II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
ZIRITZA
"Ziritzako 1. poligonoko lurzatien hornidura eta saneamendua" izeneko proiektua burutzeko desjabetzapen espedientea. Behin betiko onespena
Udal honek, 2005eko urriaren 13ko bilkuran, hau erabaki zuen aho batez:
2005eko ekainaren 23an onetsi egin zen "TO-255923 Ziritzako 1. poligonoko lurzatien hornidura eta saneamendua (Cuatro Vientos)" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen zerrenda, eta jendaurrean jarri zen hamabost egun balioduneko epean.
Legezko epean José Félix Astiz Cía jaunaren eta María Presentación Unzu Goñi andrearen alegazioak jaso dira, eta osorik ezetsi dira.
Ikusirik apirilaren 2ko 7/85 Legearen 4.1. d) artikuluan, 781/1986 L.E.D.aren 94. artikuluan eta D.D.L.aren 10etik 21era bitarteko artikuluetan xedatutakoa, bai eta espedientean bildutako agiriak ere, eta horrekin guztiarekin bat eginik, Udalak ondokoa erabaki du:
1. Behin betikoz onestea "TO-255923 Ziritzako 1. poligonoko lurzatien hornidura eta saneamendua (Cuatro Vientos)" izeneko proiektua burutzeko halabeharrez okupatu beharreko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua, akatsak zuzendu ondoren eta, interesatuak zehazte aldera, titulartasunari buruzko egiaztapenak egin ondoren, banan-banan jakinaraziko baitzaie erabaki hau.
2. Erabaki hau Angel María Urdániz Agorreta jaunari, María Purificación Urdániz Agorreta andreari, José Félix Astiz Cía jaunari eta María Presentación Unzu Goñi andreari jakinaraztea.
3. Nafarroako Gobernuari eskatzea "TO-255923 Ziritzako 1. poligonoko lurzatien hornidura eta saneamendua (Cuatro Vientos)" izeneko proiektua burutzeko ukitu beharreko ondasunen okupazioa presakoa dela adieraz dezala, horretarako behar diren agiriak bidaliko baitzaizkio.
Ziritzan, 2006ko otsailaren 9an._Alkatea, Fernando Pérez Lastra.
Iragarkiaren kodea: L0602422