21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZIZUR NAGUSIA

Aseguruak kontratatzeko lehiaketa

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Zizur Nagusiko Udalak, urtarrilaren 8ko Alkatetzaren 54/2006 ebazpenaren bidez, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: lehiaketa irekia eta presakoa, aseguru guztiak kontratatzeko.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Kontratazioaren aurrekontua: 99.428,11 euro.

Tramitazioa: presakoa.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Infolocal 012 telefonora deituta eta, Nafarroaz kanpoko deientzat, 948-217012 telefonoan; orobat, Udalaren web orrian (www.zizurmayor.es).

Proposamenen aurkezpena: Zizur Nagusiko Udalaren erregistro orokorrean (Erreniega parkea, z.g., 31180 Zizur Nagusia, 948-181896 telefonoa eta 948-180697 faxa), hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskaintzak non eta noiz irekiko diren: Zizur Nagusiko Udalean, jendaurrean, Egunkari Ofizialetan argitaratzen den egunean.

Zizur Nagusian, 2006ko otsailaren 9an._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0602308