21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

O L A Z T I

Orubeak enkantean

Olaztiko Udalak, 2006ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, onetsi du Udalaren orube hauen enkantea egitea:

1._Olaztiko Kale Nagusiko 41ean dagoen orubea, 151 metro karratu dituena.

Titulua: Olaztiko Udalarena.

Ez dago Jabetzaren Erregistroan inskribatua. Orain ari da finkaren immatrikulazioa tramitatzen.

2._Olaztiko Kaleko 1ean dagoen orubea, 194 metro karratu dituena.

Titulua: Olaztiko Udalarena.

Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago; liburukia: 3.298; liburua: 51; orria: 76; finka: 4.925.

3._Olaztiko Gurmindo kaleko 4an dagoen orubea, 197 metro karratu dituena.

Titulua: Olaztiko Udalarena.

Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago; liburukia: 3.658; liburua: 56; finka: 5.217. eta liburukia: 3.298; liburua: 51; finka: 937-N; orria: 217.

Aipatu higiezin horietako bakoitzaren hasierako prezioa honela finkatu da:

1._Olaztiko Kale Nagusiko 41ean dagoen orubea, 151 metro karratu dituena. Hasierako prezioa: 114.639,58 euro.

2._Olaztiko Kaleko 1ean dagoen orubea, 194 metro karratu dituena. Hasierako prezioa: 96.607 euro.

3._Olaztiko Gurmindo kaleko 4an dagoen orubea, 197 metro karratu dituena. Hasierako prezioa: 67.057,20 euro.

Enkanteko plegua: orubeen enkantea zuzenduko duten oinarrien plegua interesatuen eskura dago, Udaletxean.

Agiriak aurkezteko epea eta tokia: lizitatzaileek Olaztiko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu behar dituzte pleguan eskatutako agiriak, hogei egun balioduneko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, 9:00etatik 14:00etara.

Enkantearen eguna eta tokia: Udalaren bilkura aretoan eginen da, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Olaztin, 2006ko urtarrilaren 31n._Ordezko alkatea, Marcelino Galparsoro Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L0602084