21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LESAKA

Orubea saltzea Beheko Plazako 7 zk.an, 13 etxebizitza eta hainbat lokal eraikitzeko

2006ko ilbeltzaren 20an Lesakako Udaleko osoko bilkurak, ondoko erabakia hartu du bertzeak bertze:

Beheko Plazako 7 zk.ari dagokion orubea saltzeko kontratua Zioz S.L. enpresari adjudikatzea, bere eskaintza delako puntuazio handiena lortu duena. Adjudikazioaren zenbatekoa 862.031,92 eurokoa da, BEZa barne. Era berean, Udalari eman beharko dio egin beharreko eraikinaren etxabeari dagokion lokalaren jabetza. Lokal horrek, proiektuaren arabera, 247,76 m² ko azalera izanen du.

Lesakan, 2006ko ilbeltzaren 27an._Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0601888