21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

FITERO

Armas kaleko 30 zenbakian higiezina saltzeko enkantea

Fiteroko Udalak, 2006ko urtarrilaren 31ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, besterengarri deklaratu ondotik, enkante publikoa iragarri zuen, plegu itxien prozedura erabiliz higiezin hau saltzeko:

Hirilurra. Etxea Fiteron, Armas kaleko 30 zenbakian, beheko oina gehi bi solairu ditu, ukuilu txiki batekin. Berrogei metro karratuko azalera du. Mugak: eskuinaldean, sartzean, 2250. lurzatia, José Miguel Jacarena; ezkerraldean, 2548. lurzatia, Josefa Sainz Jiménezena; eta atzean, 2551. lurzatia, José María Alfaro Magañarena. 2. poligonoko 2549. lurzatia da. Fiteroko 6989. finka gisa jasoa dago, 2876. liburukian, 116. liburuan, 182. orrialdean.

Hirigintza zedula eta baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago Udaletxean.

Hasierako prezioa: 6.000 euro.

Behin-behineko fidantza: 120 euro.

Enkantean parte hartzeko proposamenak udal erregistroan aurkeztuko dira, hamabost egun naturalean, gutunazal itxian, bertan "Proposamena, Armas kaleko 30 zenbakiko higiezina saltzeko enkantean parte hartzeko" jarrita.

Proposamena eredu honi jarraituz eginen da: Izena: .........................., adinez nagusia, helbidea: ........................., N.A.N.: .......... nire izenean (edo honako honen izenean: ..................., frogatzen dudan bezala), ....... zenbakiko eta .......... eguneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiaren berri izanik, bertan parte hartzen dut eta konpromisoa hartzen dut Armas kaleko 30 zenbakiko higiezina erosi nahi dudala, klausula ekonomiko-administratiboen pleguari jarraituz, osorik onartzen baitut, prezio honen aldera: ......................... (zenbakiz eta letraz).

Eguna eta izenpea

Eskabideak, proposamen ereduarekin batera, gutunazal batean sartuko dira honako agiri hauekin batera:

a) Nortasun agiri nazionala edo fotokopia kautotua.

b) Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez dagoela ezgaitasun edo bateraezintasun egoeran kontratu hau egiteko.

c) Behin-behineko findatzaren ordainagiria.

d) Ahalordetze eskritura, beste inoren izenean jardunez gero.

e) Merkataritzako sozietatearen eratze eskritura, Merkataritzako Erregistroan inskribatua, enkantean parte hartzen badu.

Proposamen ekonomikoak Udaletxeko osoko bilkuren aretoan irekiko dira, jendaurrean, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Fiteron, 2006ko otsailaren 1ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0601849