21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CORTES

Kontratazioa. Proiektua prestatzeko laguntza teknikoa, zuzendaritza fakultatiboa, eta idaztea eta koordinatzea segurtasuna eta osasuna obra hauetan: Cortesen ura hartzea, edateko ura tratatzeko araztegia, biltontzi erregulatzailea eta hodi nagusia.

Udal honek lizitaziorako deia egin du, kontratu hau esleitzeko:

Kontratuaren xedea: proiektua prestatzeko laguntza teknikoa, zuzendaritza fakultatiboa, eta idaztea eta koordinatzea segurtasuna eta osasuna obra hauetan: Cortesen ura hartzea, edateko ura tratatzeko araztegia, biltontzi erregulatzailea eta hodi nagusia.

Obrak egiteko epea: lau aste. Proiektua udaletxean aurkezteko azken eguna 2006ko apirilaren 27a da, osteguna.

Esleitzeko modua: lehiaketa irekia, presako izapidaketa.

Lizitazioaren aurrekontua: 90.000 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 1.800 euro.

Behin betiko bermea: esleipen prezioaren % 4.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak, lizitatzaileen eskura baitago Cortesko udaletxean.

Proposamenen aurkezpena: Cortesko Udalaren erregistro orokorrean, Duques de Miranda plazako 4an, 31530 posta kodea, 948 800209 telefonoa. Epea bukatuko da hamahirugarren egun naturaleko 13:00etan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita. Cortesko Udalean azken egunaren ondotik jasotzen diren proposamenak baztertu eginen dira.

Eskaintza ekonomikoa irekitzea: eskaintza teknikoaren kalifikazioa bukatuta, Cortesko Udaleko ediktuen oholean paratuko da eskaintza ekonomikoa irekitzeko data, jendaurrean eginen baita.

Cortesen, 2006ko otsailaren 9an._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena ...................., Helbidea ..................., N.A.N. zenbakia: ...... Merkataritza sozietate honen izenean eta hau ordezkatuz: .................... Ondoko laguntza kontratuaren lehiaketarako klausula administratibo partikularren pleguaren eta baldintza teknikoen pleguaren berri izan baitut: Proiektua prestatzeko laguntza teknikoa, zuzendaritza fakultatiboa, eta koordinatzea segurtasuna eta osasuna obra hauetan: Cortesen ura hartzea, edateko ura tratatzeko araztegia, biltontzi erregulatzailea eta hodi nagusia; horiek oro aipatutako agiriei hertsiki loturik egiteko konpromisoa hartzen dut, zenbateko honen truke ................................. (letraz eta zenbakiz) ................ euro (BEZaren % 16 barne); alegia, hasierako prezioa % .......... beheratuta (............... euro).

......................(e)n, 2006ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0602333