II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
CASTEJON
Lehiaketaren iragarkia, Castejongo S.G.1.2. Sistema Orokorra eta U.E.1.10 exekuzio unitateko bide berria urbanizatzeko obren kontratua adjudikatzeko
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Castejongo Udalak, 2006ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, obra kontraturako espedientea ireki zuela. Hona hemen ezaugarriak:
Kontratuaren xedea: Castejongo S.G.1.2. Sistema Orokorra eta U.E.1.10 exekuzio unitateko bide berria urbanizatzeko obrak.
Adjudikatzeko prozedura: irekia. Adjudikatzeko modua: lehiaketa. Tramitazio arrunta.
Kontratazioaren aurrekontua: 1.260.037,48 euro, BEZa barne.
Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago udal bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:00ak arte.
Proposamenen aurkezpena: Castejongo Udalaren erregistro orokorrean, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; egun hura baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.
Proposamen eredua: klausula administratibo partikularren pleguko eranskinean ageri da.
Castejonen, 2006ko otsailaren 2an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: L0601964