21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

TUTERA

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko III. Tituluko I. kapituluari jarraikiz (2005eko apirilaren 1ean argitaratu baitzen, 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean; udal lizentzia, jarduera sailkaturako), aditzera ematen da udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, 15 egun baliodunean, aipatzen den instalazioaren espedienteko dokumentazio teknikoa; epe horretan alegazioak onartuko dira:

Eskatzailea: Igea Buñuel, José Angel eta Gil Beazcua, José Luis. Jarduera: zurgindegia. Tokia: Udalaren industrialdea, 4 zeharkako karrika, 15. zenbakia (jarduera sailkatua-099/05).

Tuteran, 2006ko urtarrilaren 27an._Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0601778