21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BUÑUEL

Klinikako laguntzailea izendatzeko proposamena

Epaimahaiak, 2005eko abenduaren 7an, 2005/109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 12an, argitara emandako deialdiko 7.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, aho batez erabaki du Ana María Lahuerta Guillermo andrearen aldeko izendapen proposamena igortzea Gobernu Batzarrari, Buñuelgo Udalaren "San Gregorio" zahar etxearen zerbitzuko klinikako laguntzaile izateko lanpostu bat betetzeko, hura baita probak gainditu dituztenen artean puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Izendapen proposamena 154/2005 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 26an, eta izangaiak ez du bete deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritakoa.

Beraz, deialdiaren 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituz, epaimahaiak Laura Galán Navarro andrean aldeko izendapen proposamena igorri dio Gobernu Batzarrari, probak gainditu dituztenen artean bera baita puntuaziorik handiena lortu duen hurrengo izangaia.

Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

Buñuelen, 2006ko urtarrilaren 30ean._Lehendakaria, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0601975