21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ITZALTZU

Karga-tasak

Itzaltzuko Udalak, 2006ko urtarrilaren 13an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen 2006an indarra izanen duten tributu, tasa eta prezio publikoetako karga-tasa, indize eta ehunekoak ezartzea.

Aho batez erabaki da:

_2006rako karga-tasa, tarifa, indize eta ehuneko hauek ezartzea:

1) Zergak:

a) Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,23.

b) Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,30.

c) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): % 2.

d) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (indizea): 1,0.

e) Lurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan denbora-tarte bakoitzerako biztanleria-tartearen arabera ezarritako gutxieneko portzentajeak, eta % 8ko karga-tasa, gutxienekoa.

2) Prezio publikoak eta tasak:

a) Ur hornidura:

_Kontsumoa: 0,45 euro/metro kubiko kontsumitua.

b) Eremu publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezien tasak:

_Linea elektrikoak eta gasbideak: NUKFk erabakitako tarifak.

Prezioei dagokien BEZa gehituko zaie, hala behar denean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Itzaltzun, 2006ko urtarrilaren 18an._Alkate udalburua, Enrique Pascual Juanto.

Iragarkiaren kodea: L0601837