21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE

Plan partzialeko aldaketa hasiera batean onetsirik

Uharteko Udalak, 2006ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hego Aretako Plan Partzialeko aldaketa xehekatua, Uharteko Udalak G karrikari dagokionez sustatua eta Udaleko zerbitzu teknikoek prestatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Uharten, 2006ko otsailaren 1ean._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0601875