21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUENIGO

1.1 sektoreko Plan Partziala behin betikoz onetsirik

Udalak, 2005eko abenduaren 13an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:

Plan Partziala. AR.1 1.1 sektorea

Kontuan hartuz Udalak urriaren 4an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuela AR.1eko Plan Partziala, 1.1. sektoreari dagokiona, Promociones Cintruenigo Navarra, S.A.k sustatua eta Jiménez Ochoa eta González Sangüesa arkitektoek prestatua.

Egintza hura 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zela argitara, azaroaren 9an, eta haren aurka ez zela ez inpugnaziorik ez alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik 35/2002 Legearen 74. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoa, Udalbatzak, aho batez, honako hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea 1. banaketa eremuko 1.1 sektoreko Plan Partziala.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Interesatuei 1.171,21 euro eskatzea, tramitazio tasarako.

Cintruenigon, 2005eko abenduaren 23an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0602179