21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AGEZA

Agezako Kontzejuko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza hasiera batez onetsirik

Agezako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2005eko abenduaren 28an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Agezako Kontzejuko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ordenantza hori jendaurrean egonen da legez ezarritako hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Agezan, 2006ko urtarrilaren 16an._Kontzejuko burua, Fernando Egea Beaumont.

Iragarkiaren kodea: L0601814