21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

47/2006 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 116.1 artikuluan xedatutakoa betez, Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 27an emandako 513/2005, 514/2005 eta 515/2005 foru aginduen espediente osoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiko Idazkaritzara bost eguneko epean igortzea onesten duena. Halaber, foru agindu horren bidez onetsitako deialdietan interesaturik egon daitezkeenei jakinarazten zaie, ediktu bidez, agertu eta aritu ahal izan daitezen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49. kapituluan xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 27ko 513/2005, 514/2005 eta 515/2005 foru aginduen bitartez, Nafarroako toki entitateetako idazkarien, A mailako kontu-hartzaileen eta B mailako kontu-hartzaileen lanpostu hutsak horretarako gaikuntza lortzen dutenen artean betetzeko deialdiak onetsi ziren, Nafarroako toki araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legean ezarritako aurreikuspenei jarraikiz.

2006ko otsailaren 6an Toki Administrazioko Departamentuan Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren errekerimendua jaso da. Hartan jakinarazten da Yolanda Alvarez López andreak aipatu den foru aginduen aurka pertsonaren oinarrizko eskubideak babesteko errekurtso berezia paratu duela, eta epaitegi hartan dagoela 46/2006 zenbakiarekin.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 27ko 513/2005, 514/2005 eta 515/2005 foru aginduei dagozkien espediente osoen kopia eginbidetua, haien orriak behar bezala zenbaturik.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzira ager daitezen eta etor daitezen, demandatu gisara, argitaratu eta bost eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 116.2 eta 49. artikuluetan ezarritakoaren arabera eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari loturik.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

Iruñean, 2006ko otsailaren 8an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0602243