21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

283/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Federación Estatal de Sindicatos Técnicos Superiores Sanitarios-FESITESSek jarritako 667/2005 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena.

Federación Estatal de Sindicatos Técnicos Superiores Sanitarios-FESITESSek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 4an eman 111/2005 Foru Aginduaren kontra. Horren bidez Juan Felipe Rodríguez Ballestak Federación Estatal de Sindicatos Técnicos Superiores Sanitarios-FESITESSen izenean Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 4an eman 768/2005 Ebazpenaren aurka aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Autopsiako laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Federación Estatal de Sindicatos Técnicos Superiores Sanitarios-FESITESSek jarritako 667/2005 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuak jakinaren gainean jarri eta egintzetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen hau José Ignacio Fadrique Garderi, Federación Estatal de Sindicatos Técnicos Superiores Sanitarios-FESITESSi, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 30ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0602076