21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

54/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Berako "Toki-Ona" BHIko estalkia berritzeko lanak kontratatzeko proiektua, gastua eta klausula administratiboen plegua onesten dituena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako deia egin du Berako "Toki-Ona" BHIko estalkia berritzeko lanak kontratatzeko.

_Mota: lehiaketa.

_Xedea: Berako "Toki-Ona" BHIko estalkia berritze lanak kontratatzea.

_Aurrekontua: 176.618,96 euro, BEZa barne.

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita seigarren egun naturala arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002-Iruña) edo Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., 31001-Iruña).

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian daudenak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintzak jendaurrean irekitzea: ekitaldi publikoan egingo da, lizitazio iragarkian adierazitako datan, Hezkuntza eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g., 31001 Iruña).

Klausula administratiboen eta manu teknikoen agiriak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, www.navarra.es/home_es/Catalogo+ de+servicios/Contrataciones/Educacion orrian eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalean (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña), 9:00etatik 14:00etara.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 31n._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0602094