21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

ANTSOAIN

Arau-hausteen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

TUO: Trafikoari buruzko Udal Ordenantza. 1999ko ekainaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa.

1. Zehapen espedientearen ebazpena eman aurretik, interesatuak isuna % 30 merkeago ordaintzen ahalko du, hala ezartzen baita martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan. Ordainketa Udalaren bulegoetan egiten ahal da (Udaletxeko plaza, 1), edo posta igorpenaren bidez, bertan izen-deiturak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia adierazita.

2. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babespean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den esan dezala, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean idazki bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bestela sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da, arau-hauste oso larriagatik, eta horren zehapena 1.500 eurorainokoa izan daiteke.

3. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, agiri honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

4. Salatuak alegazio idazkirik aurkezten ez badu, ezta frogarik proposatzen ere, agiri hau zehapenaren ebazpen proposamentzat hartuko da, eta egitate frogatutzat joko dira, berriz, haiek ekarritako arau-haustea, haren kalifikazioa, haien erantzulea eta proposatzen den zehapena. Horiek denak jakinarazpenean ageri dira, dagozkien laukitxoetan, idazkun hauek dituztela: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salatuaren deiturak eta izena" eta "zenbatekoa". Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Udalaren bulegoetan dagoela bere eskura, Udaletxeko plazako 1ean, eta bertan aztertzen ahalko duela, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere, lanegunetan, 8:00etatik 14:30ra.

5. Nolanahi ere, interesatuak hamabost egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egokiak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko. Horretarako, dagokion idazkia Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du.

Antsoainen, 2006ko urtarrilaren 31n._Alkate udalburua, Alfredo García López.

ESPED. J A B E A MATRIKULA T O K I A EGUNA ORDUA ZENBATEAKOA BSL ZEO ORD

2005/1255 SANTIAGO ALONSO LOPEZ NA-4829-W HARROBIEN ZEHARKALEA, 6 2005-12-04 12:37 60,10 38.3 91.1 -

2005/1256 ISABEL ROBLES FERNANDEZ NA-2293-AH DIVINA PASTORA, 14 2005-12-14 16:27 60,10 38.3 91.2.M -

2005/1257 JOSE LUIS GARCIA MARTIN 9119 BTL ARTURO KANPION, 7 2005-12-15 16:20 96,16 39.2.C 94.2.C -

2005/1259 MARIA ELBA ZABALZA ARGUIÑANO NA-3104-BB DIVINA PASTORA, 14 2005-12-15 20:00 60,10 38.3 91.2.M -

2005/1260 GABRIEL JIMENEZ BEORTEGUI NA-9490-X HARROBIAK, LAPURBIDE 2005-12-15 20:30 60,10 38.3 91.2.M -

2005/1262 MARIA CRISTINA LURI MOLINERO 7581 DKT ANTSOAINGO ERREP.KO B.-NOAIN ANAIAK 2005-12-16 20:20 150,00 11.3 18.2 -

2005/1264 NEREA PEREZ ALDUNATE 0184 CGM LAPURBIDE, 3 2005-12-17 7:25 60,10 38.3 91.2.M -

2005/1265 CONCHA CANENTO ELVAS 2528 CXG LAPURBIDE, 6 2005-12-17 11:30 96,16 39.2.C 94.2.C -

2005/1266 SILVIA MUÑOZ VAZQUEZ NA-9677-AU LAPURBIDE, ESTRELLA TABERNA ONDOAN 2005-12-17 23:56 96,16 39.2.E 91.2.M -

2005/1267 FERNANDO JARA LUSARRETA NA-9575-AW LERIN, 11 2005-12-18 17:10 96,16 38,3 91,2M -

2005/1268 SEILA LABAIRU CORREDOR 7271 DGB LAPURBIDE, 6 2005-12-19 10:53 96,16 39.2.C 91.2.G -

2005/1270 AITZIBER IRAZABAL IRAIZOZ BI-2535-AJ LAPURBIDE, 3 2005-12-21 02:00 60,10 38.3 91.2.M -

2005/1272 JOSE MARIA ECHEVERRIA ARRICIBITA 4448 BRG LERIN, 11 2005-12-22 01:50 96,16 38.3 91.2.M -

2005/1275 SANTIAGO PEÑA FALCES 6846 CRG HARROBIAK-NOAIN ANAIAK 2005-12-26 9:40 96,16 39.2.A 94.2.A -

2005/1291 JUAN CARLOS VICENTE MARTIN 9511 DSV HARROBIAK, 14 2005-12-20 17:40 96,16 39.2.C 91.2.G -

Iragarkiaren kodea: L0601737