21. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

161/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urriaren 21eko 1687/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko azaroaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 138. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

ALONSO MARTINEZ, JOSE LUIS

CASAS FERNANDEZ DE TEJERINA, JUAN MANUEL

Baztertuak:

VELILLA ALCUBILLA, JUAN PEDRO (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Ez frogatzea deialdian eskatzen den titulazioa baduela.

2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, bai eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 23an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0601460