20. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BURGI

2006ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsirik

Burgiko Udalak, 2005eko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Burgin, 2006ko urtarrilaren 26an._Alkatea, Manuel Sanz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L0601451