20. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

EDIKTUA

Hasiera batez onetsirik Burlatako Udal Plan Orokorreko aldaketa xehekatua

Burlatako Udalak, 2006ko urtarrilaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako Udal Plan Orokorreko aldaketa xehekatua, San Frantzisko kaleko 10 eta 12, Zalduko kaleko 1 eta San Juan kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietako etxebizitzen artean dagoen lurzati patioa definitzeko; hain zuzen, egungo lurzatien eta aipatu Plan Bereziak proposaturiko B1.2 lurzati berriaren arteko etxe-irlako patio komun gisa definitzeko.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Burlatan, 2006ko urtarrilaren 30ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0601736