II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
DEIERRI
Errezuko UE1 unitatearen borondatezko birzatiketa hasiera batez onetsita
Udalbatzako alkate udalburuak ebazpena eman du, 2006ko urtarrilaren 16an. Hona hemen haren xedapen zatia:
Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Errezuko UE1 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Jesús Sagües Ros jaunak sustatua, exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordearen izenean eta hura ordezkatuz.
Bigarrena._Jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan argitaratu ondoan, eta Errezuko Kontzejuari jakinaraztea, baita ukitutako jabeei ere.
Hirugarrrena._Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.
Laugarrena._Birzatiketa hori Jabetza Erregistroan inskriba dadila agintzea.
Aritzalan, 2006ko urtarrilaren 16an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.
Iragarkiaren kodea: L0601233