17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

V I L L A F R A N C A

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298, 302 eta 303. artikuluetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Udalak aditzera ematen du Villafrancako (Nafarroa) Bake Epaitegiko bake epaile titularraren nahiz ordezkoaren lanpostuak hutsik daudela eta lau urtetarako bete behar direla.

Kargu horiek eskuratzeko interesa dutenek Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dituzte eskaerak, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko 15 egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Legean arauturik daude, eta hauek dira:

Espainiarra izatea.

Adinez nagusia izatea.

Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezgaitasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Villafrancan, 2006ko urtarrilaren 9an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0600930