II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
O L T Z A
Hasiera batez onetsirik Asiaingo U.E. 2 unitatearen hirigintza hitzarmena
Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen, bi mila eta seiko urtarrilaren 23an egin bilkuran:
Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea "Artiberri, S.L." enpresak Asiaingo U.E. 2 exekuzio unitaterako sustatu duen kudeaketa hitzarmena, zeinaren testua, behar bezala eginbideturik, espedientean baitago.
Bigarrena._Espedientea jendaurrera ateratzea, hala egon dadin hogei egunean, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuta.
Hirugarrena._Hitzarmen honi behin betiko onespena eman aurretik, sustatzaileak banku abala prestatu beharko du, 12.000 eurokoa, urbanizazioa modu egokian egiten dela bermatzeko.
Oltza Zendean, 2006ko urtarrilaren 24an._Alkatea, Juan Antonio Erburu.
Iragarkiaren kodea: L0601375