II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
L U Z A I D E
Arau subsidiarioetako antolamendu xehekatuaren determinazioen aldaketa. Hasierako onespena
Luzaideko Udalak, 2006ko urtarrilaren 13ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arau subsidiarioetako antolamendu xehekatuaren determinazioen aldaketa, solairuen definizioei dagokiena eta Luzaideko Udalak berak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79.3 eta 74 artikuluetan eta harekin bat heldu direnetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurrean paratzearekin batera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da hasiera batez onetsitako agiria, haren gaineko txostena egin dezan 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Luzaiden, 2006ko urtarrilaren 19an._Alkatea, Juan José Camino Camino.
Iragarkiaren kodea: L0601355