17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik, Cortesko 2. poligonoko 41, 42 eta 43. lurzatietan

Cortesko Udalak, 2006ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Industriaren eta Obren Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen behin betiko onestea Cortesko 2. poligonoko 41, 42 eta 43. lurzatiak antolatzeko xehetasun azterlana, Georgina Belío Mendoza andreak sustatua, Construcciones Vaquebel SL ordezkatua. Azterlan hori hasiera batez onetsi zen Alkatetzaren abenduaren 20ko 195/2005 ebazpenaren bidez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2006ko urtarrilaren 31n._Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0601755