17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

KASEDA

U.E. 7.3 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2006eko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen U.E. 7.3 unitatea urbanizatzeko proiektua, Jorge Núñez Monar arkitektoak prestatu eta EHAEOak 2006ko azaroaren 8an ikus-onetsitako proeiktuarekin bat.

35/2002 Foru Legeko 134. artikuluak Foru Lege bereko 76. artikuluari dagokionez xedatzen duenari jarraikiz, jendaurreko aldia izanen da, hogei egun baliodunekoa, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Kasedan, 2006ko urtarrilaren 17an._Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0601291