17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Artekaleko 20 zenbakian igogailua paratzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzordeak, 2006ko urtarrilaren 23ko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

"Hasiera batez onestea Artekaleko 20 zenbakian igogailua paratzeko xehetasun azterlana".

Ikusirik Berriozarko Artekaleko 20 zenbakiko jabeen elkartearen xehetasun azterlana, David Gambarte Manzanok aurkeztua, Construcciones Francisco Barros Rodrigues enpresa ordezkatuz, eta kontuan hartuz Udaleko zerbitzu teknikoen adostasun txostena jaso duela, erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea David Gambarte Manzanok Construcciones Francisco Barros Rodrigues enpresa ordezkatuz aurkeztutako xehetasun azterlanaren proiektua, María Aránzazu Gallastegui Aguirre arkitektoak prestatua. Orobat, espedientea jendaurrean jartzea hogei egunerako, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Bigarrena._Erabaki hau Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzea.

Hirugarrena._Xehetasun azterlana behin betiko onesteko, hirigintza batzordeak tramitatu aurretik, aurkeztu beharko dira: lehenbiziko solairuko bizitza guztien planoak eta nola dagoen aurreikusia ebakuazioa, eta, orobat, atzealdeko terraza modu pribatiboan erabiltzeko baimenari buruzko komunitateko bizilagunen erabakia, beheko solairuko bizilaguna ebakuazio garaian kanpora atera dadin. Era berean, egiaztatu beharko da etxebizitza horiek bete egiten dituztela 142/2004 Foru Dekretuan ezarritako bizigarritasun baldintzak.

Laugarrena._Xehetasun azterlan honek ez du legeztatuko terrazan egindako edo egin beharreko inolako estalkirik, ez eta bizitzak terrazetatik handitzeko inolako jarduketarik ere, egungo legeriaren kontrakoak badira edo Berriozarren egun indarra duen hirigintzako arautegiaren kontrakoak.

Bosgarrena._Xehetasun azterlan hau bolumenen determinazioei soilik dago lotua, eta ez du atxikirik obrak eginen dituen enpresa zehatz baten izenik."

Berriozarren, 2006ko urtarrilaren 23an._Alkate udalburua, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0601290