II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
OIBAR
Oibarko Arau Subsidiarioetako erabilera xehekatuen aldaketa 10. poligonoko 766. lurzatian, Alberto Gallués Biurrun jaunak sustatua. Behin betiko onespena
Udalak, 2005eko irailaren 9ko osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen aho batez, hots, legezko quoruma izanik:
1. Hasiera batez onestea Oibarko Arau Subsidiarioetako erabilera xehekatuen aldaketa puntuala 10. poligonoko 766. lurzatian, hau da, UA-17 deituriko jarduketa eremuan, Alberto Gallues Biurrun jaunak sustaturik; hori guztia, Isabel Pérez-Ilzarbe Serrano arkitektoak eta beste batzuek 2005eko ekainean prestatu agiriari jarraikiz, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2005eko uztailaren 18an sinatu baitzuen.
2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79.2 artikuluan 70 eta 71. artikuluei dagokienez xedatuari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratuta.
3. Arau Subsidiarioetan hasiera batez onetsitako aldaketa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko gaiei buruz txostena egin dezan.
Hasierako onespenaren erabakia Diario de Navarra egunkarian argitaratu zen, 2005eko irailaren 16an; 2005eko 120. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 17koan, eta Udalaren iragarki oholean, eta jendaurreko epean ez zen alegaziorik bakar bat ere aurkeztu.
2005eko irailaren 28an Oibarko Arau Subsidiarioetako aldaketa _2005eko irailaren 9an hasiera batez onetsitakoa_ igorri zitzaion Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, baina Zerbitzu horrek ez du aldaketaren espedienteari buruzko txostenik egin, 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak aipatzen duen bezala. Horiek horrela, egintzat hartu da aipatu txostena.
Horregatik guztiagatik eta espedienteko txostenak kontuan hartuz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 74. artikuluan lege bereko 79.ari dagokionez xedatzen duenari jarraikiz,
Honako hau onetsi da legezko quoruma izanik:
1. Behin betikoz onestea Oibarko Arau Subsidiarioetako erabilera xehekatuen aldaketa puntuala 10. poligonoko 766. lurzatian, hau da, UA-17 deituriko jarduketa eremuan, Alberto Gallues Biurrun jaunak sustaturik; hori guztia, Isabel Pérez-Ilzarbe Serrano arkitektoak eta beste batzuek prestatu agiriari jarraikiz, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2005eko uztailaren 18an sinatu baitzuen, eta betiere determinazio gehigarri hau erantsiz:
_Unitatera Travesía de Sangüesa-tik sartzeko bidea, ibilgailuendako norabide bakarreko sarbide gisa erabiliko da, unitate mugakideak garatu edo urbanizatzen ez diren bitartean.
2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabaki da espedienteko ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, jakin dezan, eta erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.
3. Erabaki hau sustatzaileari eta Unitateko lurren jabeari igortzea, hilabeteko epean ondokoak aurkez ditzan eskatzeko: onetsitako aldaketaren testu bategina eta Hirigintza Hitzarmenerako proposamena, eremu horri dagokion nahitaezko eta doako lagapenaren % 10ari buruz.
Oibarren, 2006ko urtarrilaren 9an._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L0600980