17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1888/2005 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE) izateko 2 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE) izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da.

1._Arau orokorrak.

Deialdi honetako arauak eta ereduak web orri honetan kontsultatu eta eskuratzen ahal dira: www.navarra.es, "Zerbitzuen katalogoa" "Enplegu publikoa" epigrafeak.

Deialdi hau arautuko duten xedapenak honakoak dira: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako sarrera eta bertako lanpostuen hornidura arautzen dituena; urriaren 3ko 464/2001 Foru Agindua, Osasun kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak (osasun arloko A mailako langileak izan ezik, A.1 eta A.2 estamentuak) hornitzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak arautzen dituena, eta gainerako arau osagarriak.

1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE) izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzea da deialdi honen xedea, bete gabe gelditu baitira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 6ko 902/2005 Ebazpenaren bidez onetsi deialdian egin lekualdatze lehiaketan (2005eko ekainaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 73. zk.). Lanpostu horien destinoa:

_1 Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzan. Plantilla-zenbakia: 68546.

_1 Bideko Ama Birjina Ospitalean. Plantillako zenbakia: 68748.

1.2. Lanpostu hutsak halako lanpostuak betetzeko ordena honi segituz banatuko dira:

a) Lehendabizikoa, hirugarrena, bosgarrena, zazpigarrena eta bederatzigarrena, igoera txandatik, Nafarroako edozein administrazio publikotako plantillako langile finkoentzako hautapen prozesu murriztutik alegia, beste kategoria batekoak izanik deialdiko lanpostuaren maila-talde berekoak edo txikiagokoak badira. Betiere, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 12. artikuluan eta indarrean den Hitzarmen Kolektiboan lan igoerari buruz ezarrita dagoen araudiari jarraituko zaio.

b) Bigarrena, laugarrena, seigarrena, zortzigarrena eta hamargarrena, txanda irekitik.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera lehenbizikotik hasiko da, ez baita aurretik deitutako lanposturik.

Deialdiko lanpostuak honela beteko dira:

a) 1 igoera txandan, oposizio-lehiaketan.

b) 1 lanpostu txanda irekian, oposizio-lehiaketan.

1.3. Hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik bete gabe gelditzen bada txanda murriztuko lanpostu hutsen bat, txanda irekikoei gehituko zaie.

Era berean, igoera txandan lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badituzte probak, txanda horretan probak gainditu arren lanposturik lortzen ez dutenek txanda irekiko lanpostu hutsetarako aukera izanen dute, aipatu txandara aurkeztu direnekiko lehia hertsian, lortutako azken puntuazioari jarraituz.

Txanda irekian besterik gabe onartuko dira, txanda horretan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte eta kontrakorik espresuki adierazten ez bada, igoera txandako izangaiak, deialdi honetako 2.1.2 oinarrian eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.

1.4. Izendapena dela bide, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako nominadun funtzionarioak izanen dira, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte.

1.5. Deialdiko lanpostuak C maila edo taldekoak dira, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Osasun teknikariak" estamentuan eta "Osasun dokumentazioa" espezialitatean sailkaturik daude (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena, eranskina). Lanpostuetako ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

1.6. Hautaprobak gainditu eta deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendaturiko izangaiek, Nafarroako Administrazio Publikoko funtzionario izanik lehendik afiliaturik baldin badaude eskubide pasiboen erregimenean eta osasun eta gizarte laguntzan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuak eta gainerako xedapen osagarriek aipatzen duten hartan, aukera izanen dute bertan segitu edo Gizarte Segurantzan afiliatzeko.

Txanda irekiko izangaien kasuan, berriz, funtzionario egin eta Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, erregimen horretan aurreikusitako babesean.

1.7. Izendatutako izangaiek destinoa duten herrian bertan bizi beharra dute, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko dute bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

1.8. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1._Txanda irekiko izangaiak:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero. Halaber, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio esparruan sartutako pertsonek badute parte hartzeko eskubidea, herrialde horietan langileen zirkulazio librea aplikagarria bada.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Osasun Dokumentazioko goi mailako teknikari titulua edo baliokidea izatea edo hura eskuratzeko baldintzak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzean.

Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute edo, bestela, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria aurkeztu.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2._Igoera txandako izangaiek, txanda irekikoentzat adierazitakoez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioak, estatutupeko langileak edo lan-kontratatu finkoak izatea, borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez daudenak igoeraren abiaburuko lanpostuan.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila edo talde berekoa edo txikiagokoa izatea, baita beste kategoria batekoa ere.

c) Osasun Dokumentazioko goi mailako teknikari titulua edo baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetan hura eskuratzeko moduan egotea eta administrazio publikoetan gutxienez bost urteko antzinatasuna frogatzea.

2.2. Betiere, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte beharkizun horiek, eta hautapen prozesu osoan eutsi behar diete, harik eta izendatu arte.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztuko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, P.K. 31008), edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren bulegoetako edozeinetan (95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 7koa) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako erregistro eta bulegoetan.

Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina da.

Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute beharkizun guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangai guztiek agiri hauek erantsi beharko dizkiote eskabideari:

a) Titulazioaren jatorrizko agiria, edo haren kopia, notario edo administrazio bidez konpultsatua.

b) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 12 euro ordaindu izanaren ziurtagiria.

Azterketa eskubideak ordain-gutun baten bidez pagatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan, edo bestela, banku transferentziaren bidez, Banco Santander Central Hispanoko 00491821012110580351 kontura, transferentziaren agirian datu hauek ezarriz:

_Izangaiaren izen-deiturak.

_Ordainketa egin behar deneko kontu zenbakia.

_Kontzeptua: Oposizioak

_Lanpostua.

Daturen bat eman gabe utziz gero, izangaia bazterturik geldituko da.

Ordain-gutunak Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko balio du, ez kanpokoetan. Gainontzeko erkidegoetan ordainketa banku transferentziaren bidez eginen da.

Azterketa eskubideak ordaintzeak ez du inola ere aldatuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Tasatik salbuetsirik daude:

a) Ehuneko 33ko ezgaitasuna edo handiagoa dutenak.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako den dirusarrerarik ez izatea hilabetero. Lerroalde honetan xedatutakoa honela egiaztatu beharko da:

_Lan eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lan-igoera, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

_Hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik ez duela interesatuaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Horren eredua Erregistro bulegoan hartzen ahalko da, edo deialdi honen 1. oinarrian adierazitako interneteko helbidetik jaso.

3.3. Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, gainera, 2.1.2 oinarrian aipaturiko betebeharren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

3.4. Minusbaliotasunen bat duten izangaiek ariketak egiteko egokitzapenak eskatzen ahal dituzte, beharrezkoa izanez gero. Eskabidean adierazi behar dute zer-nolako minusbaliotasuna duten eta zein egokitzapen behar den. (Halaber, minusbaliotasuna frogatu egin behar dute, erakunde eskudunek emandako agiria aurkeztuz).

3.5. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek gainerako beharkizunak dokumentuen bidez egiaztatu beharko dituzte lanpostua eskuratzen dutenean, deialdi honen 8. oinarrian ezarri den epe eta moduan.

4._Lehiatzaile onartu eta baztertuen zerrenda.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Zuzenketa eskaeren onarpena edo ezespena behin betiko zerrendaren ebazpenari lotuta egonen da.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du organo eskudunak. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

4.4. Erreklamazioak aurkezteko epea bete eta haiek ebatzirik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski ebazpen honen bitartez abiatzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Hautapen prozedura gainditu eta dokumentazioa aurkeztutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek prozeduran parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari bat, zuzendariorde bat, zerbitzuburu bat edo erizaintza arloko buru bat.

Ordezko mahaiburua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari bat, zuzendariorde bat, zerbitzuburu bat edo erizaintza arloko buru bat.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatu beharrekoa.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari bat, zuzendariorde bat edo langileen zerbitzuburu bat.

Ordezko mahaikide idazkaria: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari bat, zuzendariorde bat edo langileen zerbitzuburu bat.

Epaimahaia hauta-probak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia nork osatzen duen izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera emanen da aditzera.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Organo kolegiatu horren eraketa baliozkoa izateko, beharrezkoa izanen da kide hauek biltzea: mahaiburua eta mahaikide idazkaria edo horien ordezkoak, eta gutxienez ere mahaikideen erdiak.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako arauen interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan izanen dira: lehenbizi oposizioaldia, eta gero, hura bukatutakoan, lehiaketaldia.

6.2. Oposizioa 2006ko irailean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko da oposizioaldia zein toki, egun eta ordutan hasiko den. Beharrezkoa bada, behar den garaian, epaimahaiak hurrenez hurren eta arauzko eran iragarriko ditu gainerako proba edo ariketak.

6.3. Oposizioaldia eta balorazioa.

6.3.1. Oposizioaldian proba teoriko-praktiko bat eginen da, eta II. eranskinean ageri diren gaiei buruzko galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio proba horretan. Proba horren gehieneko iraupena epaimahaiak zehaztuko du proba hasi aurretik.

6.3.2. Hau da oposizioaldiaren balorazioa:

Oposizioaldian, gehienez ere, 60 puntu erdiesten ahal dira osotara.

Bazterturik geldituko dira gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.3. Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute, edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat.

Ariketara epaimahaiak jarritako egunean agertzen ez diren izangaiak oposizioalditik baztertuak geldituko dira.

6.3.4. Hautaprobetan, beharrezkoa izanez gero, minusbaliatuentzako egokitzapenak egin ahalko dira, aurretiaz hala eskatzen badute beren eskabideetan.

6.3.5. Ariketa egindakoan, epaimahaiak jendaurrean paratuko du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren iragarki oholean edo proba egin den tokian, hura gainditu duten izangaien zerrenda eta erdietsitako kalifikazioak.

6.4. Lehiaketaldia eta balorazioa.

6.4.1. Epaimahaikoek lehiaketaldia abiatuko dute oposizioa gainditzen duten izangaiekin.

Oposizioa gainditzen duten izangaiek merezimenduak alegatu beharko dituzte eta agiri bidez frogatu, epaimahaikoek eskatu eta hamabost eguneko epean. Horretarako, jatorrizko agiriak aurkeztuko dituzte, edo notario edo administrazio bidez konpultsatutako kopiak, deialdian ezarritako baremoaren arabera. Merezimendu horiek argitara emanen den autobaremaziorako agirian adieraziko dira.

6.4.2. Lehiaketaldian kalifikatu eginen dira izangaiek azaldu eta frogatutako merezimenduak, deialdi honi erantsitako baremoen arabera (III. eranskina).

Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase honetan gehienez 40 puntu biltzen ahalko dira.

6.4.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

6.4.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Osasun teknikariak" estamentuan eta "Osasun dokumentazioa" espezialitatean sailkaturik dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubideari buruzkoa, eranskina).

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileen arduradunak emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri behar dira:

_Lantokia.

_Estamentua eta/edo espezialitatea.

_Zerbitzuen iraupena, behar bezala adierazita hasiera eta bukaera egunak eta guztira zenbat egun diren.

_Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi:

a) Egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia,

b) Edo, bestela, ohiko lanaldiaren aldean zein portzentaje osatzen duten.

Enpresa pribatuetan eginiko zerbitzuak izanez gero, ziurtagiri horrez gain, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak lan bizitzari buruz egindako txostena ere aurkeztu beharko da. Lan bizitzari buruzko txostena errazago eskuratzearren, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak telefono zerbitzu bat jarri du martxan, 901502050 zenbakiarekin, txosten hori eskatu ahal izateko.

6.4.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaien merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretiaz azaldu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

6.4.6. Lehiaketaldia bukatzen denean epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean jendaurrean jarriko du balorazioaren emaitza, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita.

6.4.7. Izangaiek aurkeztutako agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, espres eskatuz gero, izendapena jakinarazi eta bi hilabete igaro ondoko hiru hilabeteko epean, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu, hala izanez gero agiriak luzaroago gordetzen ahal baitira egiaztapenak egiteko edo froga gisa. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

7._Azken puntuazioa.

Azken kalifikazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura izanen da.

Azkeneko puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuazioarik altuena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.

8._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortu dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, jendaurrean jarriko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean. Gero, probak gainditu eta puntuazio handiena lortu eta lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena eginen dio administrazio organo eskudunari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.2. Proposatutako izangaiek, izendatzeko proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Sarrera eta Barne Igoera Zerbitzuan:

8.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezi ez izanaren zinpeko aitorpena.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguari dagozkion eginkizunetan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

d) Zin egite edo promesa, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.

e) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, Espainian bizitzeko egoitza-txartela.

f) Europar Batasunetik kanpokoa bada, Espainian bizi eta lan egiteko baimena.

8.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario, estatutupeko langile edo lan-kontratatu finkoa dela frogatzen duen ziurtagiria, baita bere espediente pertsonaleko gainerako inguruabarrena ere.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Zerbitzuak emandako txostena, interesatuak karguari dagozkion eginkizunetan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

8.3. Eskabidean ehuneko 33ko minusbaliotasuna edo handiagoa dutela adieraziz gero, izangaiek, aurreko agiriez gainera, minosbaliotasunak deialdiko lanpostuan aritzea ez diela eragozten frogatu behar dute, eskumena duten balorazio eta orientazio taldeek emandako agiriaren bitartez.

8.4. Aipatu epearen barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbu, arestiko agiriak aurkezten ez dituena ezin izanen da izendatu, eta bere egintza guztiak deuseztatuak geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeria dela medio etor dakiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

8.5. Aurreko atalean azaldutako kasuetan administrazio organo eskudunak 8.1 oinarrian aipaturiko zerrendara joko du, oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrendara alegia, eta hurren-hurrena dagoen izangaia jarriko du baztertutakoaren lekuan.

9._Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Izendapen proposamena argitaratu baino lehen adjudikatuko du administrazio organo eskudunak laneko tokia eta unitate organikoa, probak gainditzen dituzten eta deialdiko lanpostu bat lortu ahal duten izangaien eskaerak kontuan hartuta. Betiere, oinarri hauetan ezarri baldintzak beharko dituzte bete, eta hautaprobetan lortu ordenari jarraituko zaio. Lanpostua igoera txandan lortzen dutenei ematen zaie lehentasuna, eta gero txanda irekikoei.

Izangai minusbaliaturik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, minusbaliotasunarekin hobeki egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gaineko txostena aztertutakoan.

9.2. Laneko tokia eta unitate organikoa aukeratzeko, aditzera emanen diren lekuan, egunean eta orduan agertu beharko dute. Epe horretan aukeratzen ez duten izangaiek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko dituzte oposizio-lehiaketaren xedeko lanpostuetan jarduteko. Hori gertatuz gero, 8.5 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Administrazio organo eskudunak, egoki bada, aurreko oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatuko ditu ebazpen bidez, Osasun Dokumentazioko teknikari espezialista (ODTE) lanpostua betetzeko.

10.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 8.5. atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 8.5. atalak agintzen duen moduan.

Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.5. Izangaietatik inork ez badu gainditzen oposizio-lehiaketa, organo eskudunak oposizio-lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

10.6. Izendapenean eragina izan lezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada deialdiaren, oposizio-lehiaketaren nondik-norakoen edo horren ebazpenaren aurka, izendapena ez da irmoa izanen, eta administrazio bidean nahiz Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan errekurtsoari buruz eman beharreko ebazpenaren zain eta mende geldituko da.

11._Aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak.

11.1. 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan xedatutakoaren arabera prestatuko dira Osasun Dokumentazioko teknikari espezialistak (ODTE) aldi baterako kontratatzeko zerrendak, akordio horretan onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta AFAPNA, CEMSATSE, CC OO, ELA, LAB, SAE eta UGT sindikatuek sinatutako ituna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko, eta 2001eko 101. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 20an, argitaratu.

11.2. Akordio horretan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honen emaitzetan oinarrituko dira aldi baterako zerrendak, irizpide hauei jarraituz:

a) Deialdi honetako probak gainditu bai baina lanposturik erdietsi ez duten izangaiek izanen dute lehentasuna aldi baterako kontrataziorako.

Izangai horiek, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eskabidea igorrita, kontratazio zerrendetatik kentzeko eskatu ahalko dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan.

b) Aurreko atalean adierazitako izangaien ondotik, oposizio-lehiaketa bidezko deialdi honetara aurkeztu eta hautaproba gainditu ez duten izangaiak jarriko dira kontratazio zerrendetan. Kasu horretan, proban erdietsitako puntuazioari hertsiki jarraituko zaio hurrenkeran lana emateko.

c) Aurreko idatz-zatiaren arabera egindako izangai zerrendari 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioaren 2. puntuko c) atalean aipatzen diren izangaiak gehituko zaizkio, baremoan lortutako puntuazioaren araberako ordenan.

11.3. Izangaiek zentro bakar bat aukeratuko dute A, B eta C atal bakoitzean daudenen artean. Ez da nahitaezkoa atal guztietan aukera egitea.

A atala:

f Nafarroako Ospitalea.

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroa barne).

f Iruña eta Iruñerria.

_Iruñeko eta Iruñerriko Osasun Etxeak.

_Nafarroako gainerako Osasun Etxeak.

_Larrialdi Zerbitzuak (Iruña eta Tafalla).

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak.

_Adimen Osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik).

B atala:

f Ubarmin Klinika.

f Odol Bankua.

f Osasun Publikoaren Institutua.

f Nafarroako Iparraldeko Osasun Etxeak.

C atala:

f Tuterako Osasun Barrutia.

f Lizarrako Osasun Barrutia.

Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta iraupen luzeko kontratuetarako bestea.

Kontratu laburrak izanen dira jardunean dauden plantillako langileen ordez aritzeko egiten direnak, eta, oro har, hasierako aurreikuspenen arabera, sei hilabetetik beherako iraupena dutenak. Kontratu laburrak izanen dira, halaber, lanaldi partzialean aritzeko, hala nola etengabeko edo guardiako osasun laguntza emateko egiten direnak, alde batera utzirik zenbat irauten duten.

Iraupen luzeko kontratuak dira lanpostu hutsak bitarteko gisa eta plantillako langileentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko egiten direnak eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein kontratazio.

Izangai bakoitzak bere eskaeran adierazi beharko du iraupen luzeko kontratazio zerrendan egoteaz gain, iraupen laburrekoan ere egon nahi duen ala ez.

Zentroa onarpenerako eskaeran hautatu behar da. Dena dela, behin betiko emaitzak argitaratutakoan, interesatuek, argitaratu eta biharamunetik bost eguneko epean, hasieran hautatukoa aldatzen ahalko dute.

Aipatu esparruetatik bakar bat ere hautatzen ez dutenek oinarri honen arabera prestatzen diren aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeari uko egiten diotela ulertuko da.

11.4. Kontratazio zerrenden funtzionamendua 2001eko urtarrilaren 9ko Akordioan xedatutakoaren arabera arautuko da.

12._Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere arau eta egintzen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57. artikuluko 1 eta 2. c) idatz-zatietan xedaturikoarekin bat.

Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluko 1. eta 3. idatz-zatiekin bat.

Iruñean, 2005eko azaroaren 30ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

I. ERANSKINA

Eskabidea

......................... jaunak/andreak, adin nagusikoak; Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (edo horren baliokidea den nortasun agiriarena): ..........., jaioteguna: .................., jaioterria: ..............., nazionalitatea: ................, oraingo helbidea: .............., herria: ...................., probintzia: ................., posta kodea: ................., etxeko telefonoa: ..............., harremanetarako telefonoa: ..............

Honako hau azaltzen dut:

_Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan .............. izateko ...... lanpostu betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala (deialdia ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ..................(e)koan), txanda honetan:

f Txanda irekia.

f Igoera txanda.

f Minusbaliatuentzako txanda murriztua.

_Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

_Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

_Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

_Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

_Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen ditudala. Betebehar horiek agiri bidez frogatuko dira, deialdian ezarririko epean eta moduan.

f Badudala minusbaliotasuna, eta horregatik egokitzapena eskatu nahi dudala (minusbaliotasunaren nondik-norakoak eta behar diren egokitzapenak aparteko orrian azalduko dira).

f Euskaraz badakidala frogatzen dudala, jatorrizko agiri baten bitartez, edo notario nahiz administrazio bidez konpultsatu kopiaren bitartez.

f Onartzen dudala euskarazko probetara aurkeztea.

Eskabide honekin batera aurkeztu diren orrien kopurua ..........

Horrenbestez:

eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Iruñean, ........(e)ko .........................aren ..........(e)an

(Sinadura)

1. ERANSKINA (BIS)

........................................ jaunak/andreak, NAN: ................., Osasun Dokumentazioko teknikari espezialista (O.D.T.E.) lanposturako oposizio-lehiaketako deialdian onar nazatela eskaturik,

Azaltzen dut:

Behar diren baldintzak betez gero, aldi baterako kontratatzeko zerrendetan egon nahi dudala, ondoko esparruotan:

A atala:

f Nafarroako Ospitalea.

f Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroa barne).

f Iruña eta Iruñerria.

_Iruñeko eta Iruñerriko Osasun Etxeak.

_Nafarroako gainerako Osasun Etxeak.

_Larrialdi Zerbitzuak (Iruña eta Tafalla).

f Iruñeko eta Tafallako anbulatorioak.

_Adimen Osasuneko baliabideak (OPUak izan ezik).

B atala:

f Ubarmin Klinika.

f Odol Bankua.

f Osasun Publikoaren Institutua.

f Nafarroako Iparraldeko Osasun Etxeak.

C atala:

f Tuterako Osasun Barrutia.

f Lizarrako Osasun Barrutia.

f Iraunaldi luzeko eta laburreko zerrendetan egon nahi dudala.

Lauki hori bete ezean, iraupen luzeko kontratuetarako zerrendan baizik ez da sartuko.

Iruñean, ...........(e)ko ......................aren ...........(e)an

Sinadura

II. ERANSKINA

1. gaia._Dokumentazio Klinikoa: dokumentazio mota desberdinen ezaugarriak. Historia klinikoa: definizioa, egitura, motak, eginkizunak eta erabiltzaileak. Ospitaleko alta txostena.

2. gaia._Artxibo klinikoa: ezaugarriak. Historia klinikikoen artxibo baten helburuak. Historia klinikoen artxiboak antolatzeko ereduak; artxibo zentralizatua, artxibo deszentralizatuak eta artxibo mistoa.

3. gaia._Historia klinikoak hartzea: historia klinikoak hasi eta identifikazioa. Prozedurak.

4. gaia._Historia klinikoak hartzea: antolamendua eta sailkapena. Antolatu eta sailkatzeko sistemak.

5. gaia._Historia klinikoak maileguan uztea: prozedura. Maileguan uzteko prozesua. Mailegua gauzatzeko zirkuituak. Maileguan utzitako dokumentazioaren kontrola.

6. gaia._Informazioa zaintzea. Artxibo klinikoak zaintzea. Lan arloak. Altzariak. Artxibo klinikoen segurtasunerako egiturazko baldintzak. Informazio klinikoaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna.

7. gaia._Artxibo klinikoen kalitatea. Kalitate kontzeptua. Dokumentazio Klinikoaren Unitatearen kalitatea. Kalitatearen kontrola artxibo klinikoetan: auditoretzak, artxibo klinikoetan erabili ohi diren estandarrak, historia klinikoak artxibatu eta maileguan uzteko prozesuaren kontrola.

8. gaia._Osasunari buruzko Lege Orokorra. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legea.

9. gaia._Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.

10. gaia._Eriaren eskubide eta betebeharrak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Azaroaren 14ko 41/2002 Legea, gaixoaren autonomia eta informazio nahiz agiri klinikoen alorreko eskubide eta betebeharrak arautzen dituena, eta maiatzaren 6ko 11/2002 Foru Legea, gaixoaren zenbait eskubide, hain zuzen ere biziaren gaineko aurretiazko borondateak egitekoa eta informazioa eta agiri klinikoak eskuratzekoa, arautzen dituena.

11. gaia._Oinarrizko informatikako ezagupenak. Windows XP sistema eragilea. Testu prozesadoreei (Word XP) eta kalkulu orriei (Excel XP) buruzko funtsezko ezagupenak.

12. gaia._Datu baseak: funtsezko kontzeptuak. Access XP: funtsak, taulak, kontsultak, formularioak, txostenak. Datu baseen kalitatearen ebaluazioa. Estatistika deskriptiboa. Osasun adierazleak. Datuen konfidentzialtasuna. Informazioa bilatu eta berreskuratzeko sistemak.

13. gaia._Dokumentazio medikoa eta informazioa berreskuratzeko sistemak. Dokumentuen analisia. Dokumentuetarako hizkuntzak medikuntzan. Eritasunak sailkatzeko sistemak.

14. gaia._CIE-9-MC kodeketa. Osasun Ministerioko Unitate Teknikoaren araudia: Erabiltzailearen esku-liburua eta boletinak.

15. gaia._CIE-9-MC: formatua eta egitura. Jarraibideak. Zeinu eta sinboloak.

16. gaia._Diagnostiko eta prozedurak sailkatzeko prozedura orokorra.

17. gaia._Sailkapen osagarria _E kodeak eta V kodeak.

18. gaia._Lesio eta pozoitzeak. Zainketa mediko edo kirurgikoen konplikazioak. Eragin berantiarrak

19. gaia._Zirkulazio sistema. Arnas sistema. Digestio sistema.

20. gaia._Gluzemiaren alterazioak.

21. gaia._Neoplasiak.

22. gaia._Gernu eta ernaltze sistema. Haurdunaldia, erditzea eta erditondoa.

23. gaia._Jaiotza inguruko aldian sortutako eritasunak.

24. gaia._Adimen eritasunak.

25. gaia._GIB

26. gaia._Datuen Oinarrizko Multzo Gutxienekoa: egitura eta prestatzeko prozesua. 11/2003 Foru Dekretua, urtarrilaren 13koa, osasun zentro eta establezimenduetan Datuen Oinarrizko Multzo Gutxienekoa arautu eta Nafarroako Foru Komunitatean Atenditutako Gaixotasunen Tasen Erregistroa sortzen duena.

27. gaia._Informazio klinikoko sistemaren kalitate kontrola: informazio sistemaren iturri diren dokumentuen kalitate kontrola, kodifikazioaren kalitate kontrola, DOMGaren kalitate kontrola.

28. gaia._Kodifikazioaren jardueraren eta kalitatearen adierazleak.

III. ERANSKINA

1. atala. Emandako zerbitzuak. Ondokoak baloratuko dira:

1. Deialdiko lanpostuen estamentu eta espezialitatean emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikorenak edo haien erakunde autonomoenak diren zentroetan: 1,8 puntu urte bakoitzeko.

2. Beste estamentu eta espezialitate batzuetan emandako zerbitzuak, edozein administrazio publikorenak diren zentroetan: 1,3 puntu urte bakoitzeko.

3. Lehiatzaileak lortu nahi duen lanpostuaren kategoria berean enpresa pribatuan, Gizarte Segurantzan alta emanik eta haren kotizazioak ordaintzen, besteren kontura egindako zerbitzuak: 0,70 puntu urte bakoitzeko.

Azpiatal hauetako bakoitzaren puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da urtebetetik beherako kasuetan.

Atal honetako puntuazioa 17 puntu artekoa izanen da.

Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, denboraldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik emanen da.

Baremo honetan aipatutako zerbitzuak urriaren 3ko 464/2001 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako arauei segituz zenbatuko dira.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko:

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo kreditatutako prestakuntza ekintzetan ikasle gisa parte hartzea. Kreditu akademiko edo haren balio bereko bakoitzarengatik (10 ikastordu), 0,1 puntu. Ordu kopuru zehatzik agertzen ez denean, kreditu bateko balioa emanen zaio agiriari, eta denbora ikasturte batekoa dela dioenean, 12 kreditu kontatuko dira. Gehienez ere 10 puntu, denbora zatiak hainbanatuz.

Orobat, nahiz erakunde antolatzailearen beharkizuna ez bete, prestakuntza ekintzak baloratu eginen dira Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean sartzen dira sindikatuek "Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen" barrenean antolatuak.

2. Biltzar edo jardunaldietan aurkezturiko ponentzia edo komunikazioak: 0,4 puntu, nazioartekoa bada, 0,3 puntu, nazionala bada, eta 0,2 puntu soilik eskualdea edo herria hartzen badu; gehienez ere 2 puntu.

3. Administrazio edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten lan zientifiko edo ikerlanak: 0,75 puntu, nazioartekoa bada; 0,5 puntu, nazionala bada; eta 0,2 puntu, autonomia erkidegokoa bada; gehienez ere 2 puntu.

4. Aldizkari espezializatuetan argitaraturiko lanak: 0,2na puntu lehen hiru sinatzaileei, gainerakoei 0,05na puntu; 2 puntu gehienez.

5. Prestakuntza beka edo egonaldiak: 0,1 puntu hilabeteko, puntu 1 gehienez.

6. Sektore publikoan edo unibertsitatean prestakuntza ekintzak antolatzea eta/edo horietan irakasle gisa parte hartzea: kreditu akademiko bakoitzeko edo 10 orduko, 0,2 puntu, gehienez ere 3 puntu; zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira. Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak 2 ordukotzat joko dira.

7. Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki frogatuz gero: 1,6 puntu hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez izatera, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzari ezarri den gehieneko puntuazioaren bostetik bat emanen zaio.

Bateragarria da 2. eta 4. azpitatalei emandako puntuazioa, lan edo ikerketa berari edo antzekoari buruzkoa denean.

Deialdiko lanpostuan aritzeko gaitasunik ematen ez duten titulu ofizialak ez dira prestakuntzako merezimendutzat hartuko.

Atal honetako puntuazioa 19,8 puntu artekoa izanen da.

3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:

1. Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa baloratu behar denean, euskaraz jakiteagatik gehienez ere % 10 gehituko zaio frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik eman daitekeen gehieneko puntuazioari.

2. Eremu mistoko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu behar denean, gehienez ere % 5 gehituko zaio frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik eman daitekeen gehieneko puntuazioari.

3. Bi kasu horietan, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekoa den besteren bat ez badu, gehienez lor daitekeen puntuazioaren bostena emanen da Hizkuntza Eskola Ofizial batean gaindituriko maila bakoitzeko eta, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan, gehieneko puntuazioaren hamabirena, gainditutako urrats bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: F0601225