17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UHARTE-ARAKIL

Lizitazioaren iragarkia. UR-5 unitatea birzatitzeko proiektuaren ondoriozko 2. lurzatiaren salmenta

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Uharte Arakilgo Udalak, 2006ko urtarrilaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: UR-5 unitatea birzatitzeko proiektuaren ondoriozko 2. lurzatia esleitzea, 246 metro karratu baititu, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.

Esleitzeko modua: lehiaketa.

Hasierako prezioa: 126.819,00 euro.

Baldintzen orria: lizitatzaileen eskura, Uharte Arakilgo idazkaritzan, 10:00etatik 14:00ak arte.

Behin-behineko bermea: 2.536,00 euro (hasierako prezioaren % 2).

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, hogeita sei (26) egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamar egun baliodunean eginen da.

Proposamen eredua: klausula administratiboen orrian ageri da.

Uharte Arakilen, 2006ko urtarrilaren 25ean._Alkatea, Jesús Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0601318