II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
TIRAPU
Lizitazio iragarkia. Tirapun sareak berritzeko eta kaleak zolatzeko obrak (2. fasea)
Tirapuko Udalak 2006ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkuran erabakia hartu ondoren, "Tirapuko sareak berritzea, 2. fasea" eta "Tirapuko kaleak zolatzea, 2. fasea" proiektuetako obren kontrataziorako deia egin da. Prozedura irekiko lehiaketa eginen da. Hona ezaugarriak:
Esleipena egiten duen entitatea: Tirapuko Udalaren osoko bilkura.
Kontratuaren xedea: "Tirapuko sareak berritzea, 2. fasea" eta "Tirapuko kaleak zolatzea, 2. fasea" proiektuetako obrak egitea, lau hilabetean.
Tramitazioa, prozedura eta esleipen modua: arrunta, prozedura irekiaren bidez eta lehiaketa eginez.
Hasierako prezioa: hirurehun eta berrogeita hamabost mila eta berrogeita hamahiru euro eta berrogeita bost zentimo (355.053,45 euro), BEZa barne.
Behin-behineko bermea: 7.101,07 euro.
Agiriak eta proiektuak ikusgai: ikusgai egonen dira egun baliodun guztietan Mankomunitatearen egoitzan (Obanosko Udaletxea) eta Eco Copyn (Antso Azkarra, 20, Iruña).
Enpresaren sailkapena:
_E taldea, 1. azpitaldea, c) kategoria.
_G taldea, 6. azpitaldea, e) kategoria.
Eskaintzen aurkezpena: Tirapuko Udalaren erregistro orokorrean eta Mankomunitatearen egoitzan (Obanosko Udaletxean).
Eskaintzak aurkezteko epea: lizitazio iragarki hau argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaletan.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko: Tirapuko Udaletxean (Udaletxe plaza, z.g.), eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo laugarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.
Proposamen eredua: klausulen pleguan ageri da.
Tirapun, 2006ko urtarrilaren 24an._Alkatea, Joaquín San Martín Ayerra.
Iragarkiaren kodea: L0601250