17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ORBARA

Oihan enkantea, ehuneko 10 merkeago

Orbarako Udalak, behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamenduak saltzeko:

_1. lotea: El Robledal alderdian dagoena. 802 aritz dira, 606,75 metro kubiko zur egiten dutenak; aritzaren 76 egurgai, 21,31 metro kubiko egiten dutenak, eta pagoaren 11 egurgai, 16,84 metro kubiko egiten dutenak. Hasierako prezioa: 20.137,52 euro (BEZaren % 8 kanpo).

_2. lotea: Betolegi alderdian dagoena, errepidearen eta Irati ibaiaren artean. 170 izei gorri dira, 150 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 4.136,18 euro (BEZaren % 8 kanpo).

Pleguak Orbarako Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dira, eta epea 2006ko otsailaren 18an amaituko da, 11:00etan; enkantea jarraian eginen da.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Orbaran, 2006ko urtarrilaren 20an._Alkatea udalburua, Joaquín Gortari Arbona.

Iragarkiaren kodea: L0601316