17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ERATSUN

Oihan enkantea

Plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen da ondoko oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra Tulubi alderdian, 539 pagoz osatua, 472,29 metro kubiko zur eta 93,6 metro kubiko egur egiten dutenak, eta 861 pago, 265,55 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 17.629,50 euro, BEZa barne.

Eskaintzak aurkezteko epea 2006ko otsailaren 23an bukatuko da, eguerdiko ordu batean.

Enkantean parte hartzeko nahitaezko baldintza izanen da enpresaren sailkapen agiria aurkeztea eta hasierako prezioaren % 2 ordaintzea fidantza gisa.

Baldintzak interesatuen eskura daude udal idazkaritzan.

Eratsunen, 2006ko urtarrilaren 31n._Alkatea, Pedro A. Descarga Elizalde.

ESKAINTZA EREDUA

Izena: ...................; I.F.Z.: .............; ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izanik, Eratsungo pagoen aprobetxamenduari buruzkoa, lote horrengatik zenbateko hau eskaintzen dut: .................. letraz eta zenbakiz .............

Eguna eta izenpea

Iragarkiaren kodea: L0601842