17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

165/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako arduradun (nekazari jarduerak) izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz eginen den ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 24ko 2082/2005 Ebazpenaren bitartez deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako arduradun (nekazari jarduerak) izateko 2 lanpostu oposizio lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2005eko irailaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 112. zenbakian.

2005eko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 17an, behar zen akats zuzenketa egin zen.

Urriaren 31ko 2717/2005 Ebazpenaren bidez (2005eko abenduaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 144. zk.), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langile Batzordeak epaimahaian egoteko hautatu dituen ordezkariak izendatzea eta oposizioko lehenengo ariketa non eta noiz eginen den adieraztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako arduradun (nekazari jarduerak) izateko 2 lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

2. Langile Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: José Luis Labat Ayerra jauna, mahaikide titular, eta Emiliano Fernández Díaz jauna, ordezko mahaikide.

3. Oposizioko lehen proba 2006ko otsailaren 24an, ostiralarekin, 9:00etan, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroan (Erriberriko Valle de Orba kalea, 34) eginen da. Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

4. Ebazpen hau mahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 23an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

_Txanda irekia.

Onartuak:

ALEJOS TAMAYO, JUSTINO

ALONSO LOUREIRO, ALBERTO

ALVAREZ COLOMO, IVAN JAVIER

AZCONA GONZALEZ, DAVID

BARCO GARDE, ANGEL MARIA

BAZTAN IBAÑEZ, IVAN

BERROGUI CIORDIA, FRANCISCO JAVIER

CALVO FRAILE, LUIS ANGEL

CATALAN JASO, FERNANDO

CERDAN BAREA, BEATRIZ

DE CARLOS VALENCIA, ALFREDO

ELSO TORRALBA, PALOMA

ERANSUS NADAL, MARIA

ESPARZA LANAS, GUILLERMO

GABASA VICENS, MIGUEL ANGEL

GARAYO OSES, ROBERTO

GARCIA GIL, ROBERTO JAVIER

GOMEZ RUBIO, ESTEBAN

GOÑI DIEZ, IOSU

GRANDE BALLESTERO, VICENTE

GURPEGUI RUBIO, JOSE MARIA

HUICI BAZTARRICA, AITOR

HUICI BAZTARRICA, ESTEBAN

JIMENO MENDOZA, MARIA CARMEN

LATIENDA ZABALA, JESUS

LERGA LABIANO, MOISES

LESAGA ORRADRE, AITOR

LLORENTE SUESCUN, SANTIAGO

MARTINEZ RODRIGUEZ, IÑIGO

MAULEON ERASO, ANGEL

MIGUELIZ ANDUEZA, LUIS

MUNARRIZ SANTESTEBAN, LAURA

MURILLO PEREZ, MARIA JESUS

OLITE TAINTA, AUGUSTO

ORTUÑO ADAN, JUAN CARLOS

OTAZU PEJENAUTE, JESUS ANGEL

PASCUAL DESOJO, JENARO

RODRIGUEZ LOPEZ, DIEGO ANGEL

RODRIGUEZ MONTERO, AITOR

SANCHEZ MARTIN, MARI CARMEN

URBE AMEZQUETA, FRANCISCO JAVIER

VELEZ GIL, RAMIRO

Baztertuak:

Ordaindu beharrik ez daukala osorik ez frogatzeagatik:

RETA VIZCAY, EVA MARIA

_Igoera txanda.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0601312