I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
116/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatu eta oposizioko lehenbiziko ariketa noiz eginen den ezartzen duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, uztailaren 21eko 1799/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko irailaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 105. zenbakian.
Urriaren 17ko 2559/2005 Ebazpenaren bidez (2005eko azaroaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 135. zk.), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Bidezko da, halaber, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, bai eta mahaikide-idazkari titularra ordeztu eta langileen ordezkarien ordez beste bi kide izendatzea ere. Izan ere, Langileen Batzordeak ez du inor proposatu. Era berean, honen bidez oposizioko lehen ariketa egiteko eguna zehazten da.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko 5 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, honelaxe:
_Mahaiburua: Jesús González Albero, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Jesús Usechi Santamaría, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko Kontzesio Obren Ataleko burua.
_Mahaikidea: Daniel Echeverría Jadraque, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Cristina Presmanes Zataráin, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Proiektuen Ataleko burua.
_Mahaikidea: José Antonio Marcén Zunzarren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Rafael Araujo Guardamino, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuko Hirigintza Planeamendurako Ataleko arkitektoa.
_Mahaikidea: Ramón Fernández Castilla, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko Obren II. Ataleko burua.
Ordezkoa: Javier Sainz de los Terreros Goñi, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko Obrak Ikuskatzeko Ataleko burua.
_Mahaikide idazkaria: Maite Ezkurra Mata, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Zainketa Zerbitzuko Kudeaketa Administratibo eta Juridikoaren Bulegoko burua.
Ordezkoa: Martín Orradre Artieda, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
3. Oposizioko lehen ariketa 2006ko otsailaren 23an, osteguna, 9:30ean, izanen da, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kalitatearen Kontrolerako Laborategian (Iturrondo kalea, z.g., Burlatako industrialdea). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dituztela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
4. Ebazpen hau mahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.
Iruñean, 2006ko urtarrilaren 16an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
E R A N S K I N A
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
_Txanda irekia
Onartuak:
ALDECOA ALVAREZ-SANTULLANO, CECILIA
CARRASCAL GONZALEZ, CARLOS
COBO SANCHEZ, FELIPE
DAÑOBEITIA VALLEJO, IGNACIO
DE ACHA GONZALEZ, RAFAEL
DE LAS CUEVAS TERAN, INMACULADA
DE LUCAS MARTIN, ANDRES
DEAN FERRER, IÑIGO
ELORZA IMAZ, MAGDALENA
GARCIA ALDAYA, AITOR
GONZALEZ MARTINEZ, MARIA DEL CARMEN
GONZALEZ OCHOA, ARITZ
GUINEA CIORDIA, RAUL
LANDER ANDUEZA, LUIS ALFONSO
LOPEZ GARCIA, JOSE FRANCISCO
LOPEZ VAN ASSCHE, LUIS ANTONIO
LOPEZ-CUERVO ABAD, JAIME
MARCILLA LAPOZA, ISABEL
MONREAL VIDAL, RAFAEL
MOSO SARASA, ESTELA
PEREZ DE LA CRUZ, FRANCISCO JAVIER
PRECIADO ROS, VICENTE
RODRIGUEZ BRAGADO, DAVID
RUIZ IRURITA, AMAYA
SANMARTIN SANMARTIN, LUIS IGOR
SANTIAGO RECUERDA, EDUARDO
VIELA IRUNGARAY, ASIER
ZUBELZU GONZALEZ, ANA ROSA
Baztertuak: inor ez.
_Igoera txanda
Onartuak: inor ez.
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F0601477