17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TIRAPU

Tirapuko Udaleko hautetsientzako bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Tirapuko Udalak, bi mila eta seiko urtarrilaren hogeita hiruan egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Aztertu egin da Bizilagunen Batzarreko buruarentzako ordainsariak eta kalte-ordainak zehazteko irekitako espedientea, herria Kontzeju Irekiaren bidez gobernatzen baita.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionarmenduari buruzko Erregelamenduko 13. artikuluak xedatzen dutena, eta abenduaren 3ko 17/200 Foru Legeak xedatzen duena, honako hau erabaki da:

_Buruarentzat bilkura-sari hau finkatzea: osoko bilkurara joandako aldi bakoitzagatik: 80,00 euro.

_Korporazioko kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izanen dute, beren karguan aritzearen ondorioz egiazki sortzen zaizkien gastuengatik, betiere behar bezala justifikatzen badituzte.

_Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Korporazioaren iragarki oholean argitaratzea.

Aditzera ematen da Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena betetzeko, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Tirapun, 2006ko urtarrilaren 24an._Alkatea, Joaquín San Martín Ayerra.

Iragarkiaren kodea: L0601370