II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
V I L L A F R A N C A
2006an indarrean izanen diren ordenantza fiskalak, tasak, prezio publikoak, zergak eta lan egutegia, Hasierako onespena
Villafrancako Udalak, 2005eko abenduaren 22an egin osoko bilkura berezian, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi ditu 2006ko ekitaldian aplikatuko diren ordenantza fiskalak, prezio publikoak, tasak, kargak, zergak eta kontribuzioak aldatuta, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatuari jarraituz, eta aho batez erabaki da:
1. Hasiera batean onestea indarra duten ordenantza fiskal guztietako tarifak eta aldaketak, 2006ko ekitaldian ordainaraz daitezen, zenbateko eta ezaugarri hauek dituztela:
A._2005eko ekitaldian izandako karga-tasari ehuneko 3,3 gehituko zaio 2006an indarrean izanen diren ordenantzetako tasa eta prezio publiko guztietan. Hona hemen:
Estoldak: 29,45.
Etxeetarako ura: 0,5007+BEZa.
Etxeetarako ura: 0,6222+BEZa.
Gutxienekoa: 8,1454+BEZa.
Baskula (kontzesioa):
_Kultur Etxea:
Ikastaroetarako lokalaren alogera (euro/ordua): 6,92.
_Eremu publikoa okupatzea (tabernak salbu):
Kalez kaleko saltokia: merkatu txikiak, barrakak (4 m² bitarteko postua): 3,87.
Kalez kaleko saltokia: merkatu txikiak, barrakak (hortik gorako m² bakoitzeko): 0,77.
Obretako mat., salgaiak (kale 1/2)/(euro/m²/eguna): 0,08.
Obretako materialak, salgaiak (kale osoa): 0,19.
_Eremu publikoa okupatzea (tabernak/sistema berria, 2005etik):
0-20 m² bitarte (euro/m²/urtea): 5,00 euro/m².
20-50 m² bitarte: 4,50 euro/m².
50-100 m² bitarte: 4,00 euro/m².
100 m²-tik gora, Hirigintza Batzordeak zehaztu eta onetsiko du okupatutako espazioa.
_Agiriak luzatzea:
Ziurtagiri bat: 2,50.
Egiaztatutako agiria: 1,80.
Bereizgarririk gabeko agiria: 2,50.
Salerosketa kontratua edo bestelakoa: 7,25.
Lurzatien gaineko zedulak: 3,55.
Fax zerbitzua: 1,80.
_Hilerriko zerbitzuak:
(Lekualdaketarik gabe) ehorzketa gastua: 38,75.
Hilobi eskubideak lagatzea: 202,20.
Hormako nitxoa lagatzea: 646,65.
Peoiaren lanordua, zanga eta antzekoa irekitzeagatik: 18,00.
_Lurretik ateratzea:
Legarrak, prezioa euro/m³: 0,65.
Lurrak, prezioa euro/m³: 0,65.
Antzeko bestelako materialak, prezioa euro/m³: 0,65.
_Hartuneak sarera
Ur hornidurako sarera: 166,40.
Estolderia sarea: 166,40.
Kontagailuaren salmenta (gure erosketa prezioaren arabera).
_Festetako programaren publizitatea (aukerako tasak):
Libergrafic-ek kudeatutako programa (Calahorra): Karga+BEZa: libergrafic.
_Igerilekuetako denboraldiko banakako abonua:
Abonuak: 0-5 urte: 0,00.
Abonuak: 6-65 urte: 36,15.
Pentsiodunen, jubilatuen eta abarren abonuak: 21,70.
_Familiendako igerilekuetako denboraldiko abonuak:
2 kide: 68,20.
3 kide: 94,00.
4 kide: 116,75.
5 kide: 135,30.
6 kide: 149,50.
7 kide: 159,40.
_Igerilekuetako hilabeteko banakako abonua:
Abonuak: 0-5 urte: 0,00.
Abonuak: 6-65 urte: 21,70.
Pentsiodunen, jubilatuen eta abarren abonuak: 14,45.
_Igerilekuetako eguneko sarrerak: lanegunetan
Sarrerak, 0-5 urte: 0,00.
Sarrerak, 6-64 urte: 2,80.
Pentsiodunen, jubilatuen eta abarren sarrerak: 1,35.
_Igerilekuetako eguneko sarrerak: jaiegunak.
Sarrerak, 0-5 urte: 0,00.
Sarrerak, 6-64 urte: 4,15.
Pentsiodunen, jubilatuen eta abarren sarrerak: 2,10.
_Kiroldegia
Alta eta kiroldegia erabiltzeko eskubidea: 6,20.
_Kiroldegia/pista osoa:
Villafrancako bizilagunak (euro/ordua): 12,40.
Bizilagun ez direnak: 24,80.
_Kiroldegia/pista erdia:
Villafrancako bizilagunak (euro/ordua): 6,20.
Bizilagun ez direnak: 12,40.
_Irekitzeko lizentziak eta jardueretakoak:
Irekitzeko lizentzia eta jardueretakoa: 277,00.
_Finken banaketa:
K.B. > 6.010,12 euro (katastroko balioaren gaineko ehunekoa): % 0,1150.
K.B. > 6.012,12 euro (tasa finkoa): 6,90.
_Landazaintza
(katastroko balioaren gaineko ehunekoa): % 0,2371.
_Bazkalekuko kanona
(katastroko balioaren gaineko ehunekoa): % 1,2408.
_Herrilurren errentamendua:
Ehiza barrutia (ehizarako eskubidea): 516,50.
Ehiza barrutia-herrilurretako habitata (euro/erregua): 12,90.
Laborea (euro/erregua): 30,35.
Larreak (euro/erregua): 23,60.
Ederra eskorta (euro/erregua): 6,10.
_Zakurrak
Lizentzia: 31,65.
Etxetik biltzea edo zakurtegian egotea: 12,00.
Karrikan biltzea: 86,70.
Osasun arrazoiengatik zakurtegian egoteagatik, euro/eguna: 23,95.
Bestelako egonaldiak, euro/eguna: 5,40.
2. 2006ko ekitaldirako zergendako karga hauek ezartzea:
Hirilurraren gaineko kontribuzioa (katastroko balioaren gaineko ehunekoa): % 0,4655.
Landalurraren gaineko kontribuzioa (katastroko balioaren gaineko ehunekoa): % 0,4676.
E.I.O.Z. (Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga): % 4,00.
I.I.V.T.N.U. (Gainbalioak):
_Karga-tasa: % 10,25.
_Urteko portzentajea: % 2,30.
J.E.Z. (Jarduera ekonomikoen gaineko zerga): 1,40.
3. 2006ko ekitaldirako, zehapen eta isunei dagokienez, aldatzen da Trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren gaineko ordenantza, eta halaber Eremu publikoaren eta herriko txukuntasunaren gaineko ordenantza, eta orobat Herrilurren eta herri larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza, eta beraz, 2005eko ekitaldian isunen bidez ezarritako zehapen guztiak ehuneko 3,3 handituko dira, hurrenez hurren, arau-hausteen eta zehapenen laukiaren arabera.
4. Hasiera batez onestea Jarduera sailkatuen lizentziak arautzen dituen ordenantza fiskala, eta deuseztatu eta indarrik gabe uztea udal hiltegiari buruzkoa, ez baita zerbitzu hori ematen.
5. 2005eko ekitaldian toki entitatean indarra zuten gaurdainoko ordenantza fiskal guztiak berrestea, eta haien karga-tasa aldatzea % 3,3 handituz 2006ko ekitaldi honetarako.
6. Onespen erabaki hauek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
7. 2006ko ekitaldirako zergadunaren egutegi fiskala ezartzea, hain zuzen ere tasak eta prezio publikoak ordaintzeko fakturazio eta ordainketa egunetan, aldizka eta borondatez eta ez-aldizkako moduan. Hona hemen:
Kiroldegia (lehen hiruhilekoa): martxoaren 1etik 31ra.
Kiroldegia (bigarren hiruhilekoa): uztailaren 1etik 31ra.
Zirkulazioaren gaineko zerga: otsailaren 1etik 28ra.
Haurtzaindegia: 1etik 10era, hilero.
Kontribuzioa (lehen sehilekoa): martxoaren 1etik 31ra.
Kontribuzioa (bigarren sehilekoa): abuztuaren 1etik 31ra.
J.E.Z.: maiatzaren 1etik 31ra.
Ura (lehen hiruhilekoa): apirilaren 1etik 30era.
Ura (bigarren hiruhilekoa): ekainaren 1etik 30era.
Ura (hirugarren hiruhilekoa): urriaren 1etik 31ra.
Ura (laugarren hiruhilekoa): urtarrilaren 1etik 31ra.
Igerilekuak: uztailaren 1etik 31ra.
Laborantzako loteen errentamendua: azaroaren 1etik abenduaren 31ra.
Herrilarreen errentamendua: azaroaren 1etik abenduaren 31ra.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek Udaleko idazkaritzan aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Villafrancan, 2006ko urtarrilaren 5ean._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0600929