17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

J A I T Z

2006ko karga-tasak

Udalak, 2005eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/2005 Foru Legeak ezarria betetzeko:

1._2006ko ekitaldirako karga-tasak, portzentajeak eta indizeak ezarri dira. Hona hemen:

Hirilurraren gaineko kontribuzioaren tasa: % 0,23.

Landalurraren gaineko kontribuzioaren tasa: % 0,65.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren tasa: % 3.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea: 1.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan agertzen diren taulei jarraituz, % 2,5 aplikatuko zaie aldi guztiei. Talde guztietako zerga-tasa: % 12.

Planeko aldaketa puntualen espedienteak tramitatzeko tasa: 300 euro

Ordezko betearazpenak: tasa, % 125.

Etxabean aparkatzeko lekuaren alokairua. Urteko kuota: karabanak: 423,73 euro; motorrak: 144,24 euro; atoeak eta autoak: 216,36 euro.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Jaitzen, 2006ko urtarrilaren 25ean._Alkatea, José Luis Anocibar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0601321