II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
MIRANDA ARGA
Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2006. urterako
Miranda Argako Udalak bertzeak bertze ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen, 2005eko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz:
1._a) Hirilurraren gaineko kontribuzioan, 2006. urterako % 0,2943ko tasa ezartzea, katastroko balio garbiaren gainean, betiere kopuru horri gehitu beharko zaiolarik erakunde ofizial eskudunak 2005erako onetsitako KPIaren zenbatekoa.
b) Baldin eta 2005. urtean onesten bada Hirilurraren Balorazio Txostena, eta horrek katastroko balioak aldatzea ekartzen badu berarekin, 2006. urterako karga tasa ere besterik gabe aldatuko da, azkenean Hirilurraren gaineko kontribuzioagatik igorriko den batez besteko kopuruak gelditu behar baitu 2005. urteko kopuru bera gehi erakunde ofizial eskudunak 2005erako onetsitako KPIaren zenbatekoa, eta betiere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritako mugen barrenean.
2._Landalurraren gaineko kontribuzioan, % 0,80ko tasa ezartzea, katastroko balio garbiaren gainean.
3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 2005ean bezala, karga-tasa obraren kostuaren % 3 izanen da, obrak gauzatzeko zenbatekoaren gainean aplikaturik, teknikarien ordainsarien, industri mozkinaren, gastu orokorren eta BEZaren zerga-oinarria kenduta.
4._Ehiza barrutirako, luxuzko gastuen gaineko zergaren tasa % 7,213 izan zen 2005ean, eta 2005eko kontsumoaren gaineko prezio indizearen portzentajearen arabera igoko da 2006an.
5._Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga: 2006an ez da aplikatuko.
6._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1'37 indizea ezarri da, gehi erakunde ofizial eskudunak 2005erako onetsi KPIaren zenbatekoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 154. artikulua).
7._a) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko 2,2ko portzentajea ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 175. artikuluko eskalan adierazitakoa, eta % 8ko tasa, hau da, Foru Lege horretako 176. artikuluan aipatutako karga eskalako txikiena, gehi erakunde ofizial eskudunak 2005erako onetsi K.P.I.aren zenbatekoa.
b) Baldin eta 2005. urtean onesten bada Hirilurraren Balorazio Txostena, egiazko igoeraren zenbatekoa zehazteko, Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 175. artikuluko taulako urteko portzentaje txikienak aplikatuko dira, eta zerga tasa % 8 izanen da.
8._Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilpen pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak:
I. Epigrafea._Zoruaren aprobetxamendu bereziak
I.1. Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, barrak eta ostalaritzako jardueretarako beste zenbait baimen, metro karratu edo horren zati bakoitzeko: ekainaren 1etik irailaren 30era, 9,02 euro metro karratu bakoitzeko.
I.2. Merkatu txikiak, hiruhileko bakoitzeko edo okupatzen den egun bakoitzeko:
Saltoki finkoa: 60,01 euro hiruhilean.
Saltoki ez finkoa: 6,01 euro egunean.
Kaleko salmenta: 60,01 euro hiruhilean edo 6,01 euro egunean.
9._Bertze zenbait aprobetxamendu, errentamendu eta esleipen: 2005eko kontsumoaren gaineko prezio indizearen portzentajearen arabera igoko dira prezioak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 27. artikuluan ezarritakoa aplikatuz.
10._Hainbat komunikabidetan argitaratutako iragarkien zenbatekoa itzultzea, partikularrek sustatutako espedienteetan: iragarkien zenbatekoaren % 100.
Erabaki hauek 2006ko urtarrilaren lehenean hartuko dute indarra, eta haien kontra honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda-Argako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik aitzina, administrazioarekiko auzi_ errekurtsoa paratu baino lehen; edo, zuzenean, aipatu azken errekurtso hori, bi hilabeteko epean paratu ere, erabakia jakinarazten denetik aitzina.
Miranda-Argan, 2005eko abenduaren 30ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L0601364