17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A N T Z I N

Aldaketa Arau Subsidiarioetan

Udal honek, 2006ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Antzingo Arau Subsidiarioetan; hura U.E 2.16 unitateari dagokio eta sustatzailea Pedro Ignacio Ibañez Sanz da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako espedientea Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Antzinen, 2006ko urtarrilaren 18an._Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0601072