II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IRUNBERRI
Irunberriko Udal Planeko Hirigintzaren gaineko Araudiko aldaketa puntuala 53.1. artikuluan
Irunberriko Udalak, 2005eko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea Irunberriko Udal Planeko Hirigintzaren gaineko Araudiaren 53.1. artikuluan Irunberriko Udalak sustatu duen aldaketa.
Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Irunberrin, 2006ko urtarrilaren 10ean._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.
Iragarkiaren kodea: L0600982