II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IRUNBERRI
2006ko karga-tasak
Udalak, 2005eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, ondoko erabakiak hartu ditu:
1._Hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa % 0,28 izanen da.
2._Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa % 0,80 izanen da.
3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 3,76 izanen da.
4._Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako 1,15 indizea ezartzea, salbu eta 1 eta 10. poligonoetan eta 6. poligonoko 236 eta 288. lurzatietan kokatutako jardueretarako, horietarako 1,40 indizea ezarriko baita.
5._Lurren balio igoeraren gaineko zergarako 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluko eskalan zehaztutako portzentaje txikiena ezartzea.
Erabaki honek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Delako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Jendaurreko epe hori inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganez gero, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, eta horrekin batean erabakia irmo bilakatuko da.
Irunberrin, 2005eko abenduaren 22an._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.
Iragarkiaren kodea: L0600981