17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ITURMENDI

2006ko tasak

Iturmendiko Udalak, 2006ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran eta bertan zirenak bat etorrita, honako erabaki hau hartu zuen:

1._2005eko zerga-tasei eta tasei buruzko 2005eko azaroaren 17ko osoko bilkuraren erabakia aldatzea, lerroalde hau gehituz:

Gehitu beharreko testua: "Espedienteak izapidatzeko gastuak, hala nola txosten, argitalpen, iragarki eta bestelakoenak ere, partikularraren kontura izanen dira (jabea, sustatzailea, adjudikazio-hartzailea eta abar)".

2._Erabaki honek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iturmendin, 2006ko urtarrilaren 18an._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0601357