17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Katalogoko aldaketa hasiera batean onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2006ko urtarrilaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Katalogoko aldaketa, Olatz-Subitzako 6. poligonoko 55. lurzatiko higiezinaren fatxada handik kentzeko.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 63 eta 74. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Getze-Galarren, 2006ko urtarrilaren 23an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0601299