17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

71/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko aholkulari juridiko izateko 2 lanpostu betetzeko izendapena egiten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 9an emandako 71/2006 Ebazpenaren bidez, Gabriel Navarro Azpíroz jauna eta María Belén Cilveti Gubía andrea, biak txanda irekikoak, Nafarroako Gobernuko aholkulari izateko 2 lanpostu betetzeko izendatu dira eta lanpostu huts hauek esleitu zaizkie:

Gabriel Navarro Azpíroz jaunari, 14 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari atxikia. Iruñean du destinoa.

María Belén Cilveti Gubía andreari, 4036 zenbakiko lanpostu hutsa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari atxikia. Iruñean du destinoa.

Deialdia 2004ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 20an.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 9an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0601115