17. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioaren eskabidea, Antonio Iriarte Esparza jaunak egina.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen I. kapituluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak epe horretan aurkez ditzaten.

Espedientea: 267 Ebazpena, 2006ko urtarrilaren 25ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Tramitazioa: Ingurumen arloko Baimen Osatua eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa. Eskatzailea: Antonio Iriarte Esparza. Jarduera: zerri-haztegia. Tokia: San Isidro del Pinar, 52. poligonoa, 21. eta 24. lurzatiak (Kaseda). Udalerria: Kaseda.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 25ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0601314