I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
158/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Berbintzanako Santiago De Esteban De Esteban jaunari mintegiko mahatsondo-landareen ekoizle-ugaltzaile titulua behin-behinekoz ematen diona, 4 urterako.
Ikusirik Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko zuzendariaren txostena, mintegiko mahatsondo landareen ekoizle-ugaltzailearen titulua behin-behinekoz ematearen aldekoa.
Haziei eta Mintegiko Landareei buruzko martxoaren 30eko 11/1971 Legean, Hazien eta Mintegiko Landareen Ekoizpenari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abenduaren 23ko 3767/1972 Dekretuan eta Haziak eta Mintegiko Landareak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Orokorra onetsi zuen 1986ko maiatzaren 23ko Aginduan eta Mintegiko Mahatsondo Haziak Kontrolatu eta Ikus-onesteko Erregelamendu Teknikoa onetsi zuen otsailaren 21eko 2008/2003 Errege Dekretuan xedaturikoarekin bat,
Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 48/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Santiago De Esteban De Esteban jaunari (IFZ 33421884D) mintegiko mahatsondo-landareen ekoizle-ugaltzaile titulua behin-behinekoz ematea, 4 urterako.
2. Ebazpen hau interesatuari, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroari eta Landare Ekoizpenaren Bulegoari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2006ko urtarrilaren 17an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Iragarkiaren kodea: F0601387