I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
1307/2005 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, euskarazko Eskola Antzerkiaren Topaketetarako eta euskarazko Gazte Antzerkiaren Topaketetarako deia egiten duena.
Euskara Zerbitzuak adostasun txostena aurkeztu du euskarazko Eskola Antzerkiaren Topaketetarako eta euskarazko Gazte Antzerkiaren Topaketetarako deia egiteko eta, halaber, haien arauak onesteko.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako eskola irakaskuntzako ikasleei zuzendutako euskarazko Eskola Antzerkiaren Topaketetarako eta euskarazko Gazte Antzerkiaren Topaketetarako 2005-2006 ikasturteko deiak baimentzea.
2. Euskarazko Eskola Antzerkiaren Topaketetarako eta euskarazko Gazte Antzerkiaren Topaketetarako arauak onestea. Ebazpen honen 1. eta 2. eranskin gisa ageri dira.
3. Ebazpen honen 3. eranskin gisa ageri den eskabide eredua onestea.
4. Euskarazko jarduera horiek egiteko aurrekontua onestea. 9.445 euro dira eta honela banaturik daude:
_Euskarazko Eskola Antzerkiaren Topaketetarako azpiegiturak eta antzezpenak: 3.200 euro ikastetxe publikoetarako eta 800 euro ikastetxe pribatuetarako.
_Euskarazko Gazte Antzerkiaren Topaketetarako azpiegiturak eta antzezpenak: 1.600 euro ikastetxe publikoetarako eta 1.600 euro ikastetxe pribatuetarako.
_Euskarazko Gazte Antzerkiaren Topaketen antolakuntza gastuak: 1.245 euro.
_Ikasle parte hartzaileentzako oroigarriak eta diplomak: 1.000 euro.
5. Ikastetxe publikoetako deialdien ondoriozko gastuak, 4.800 euro egiten baitute guztira, "Euskara sustatzeko jarduerak" izeneko 421001 41400 4809 322900 kontusailaren kargura ordainduko dira, 2006ko aurrekontuetan horretarako onesten den gastuen aurrekontutik. Ikastetxe pribatuetako deialdien ondoriozko gastuak, 2.400 euro egiten baitute guztira, "Euskara sustatzeko bekak eta laguntzak" izeneko 421001 41400 2269 322902 kontusailaren kargura ordainduko dira, 2006ko aurrekontuetan horretarako onesten den gastuen aurrekontutik. Euskarazko Gazte Antzerkiaren Topaketetako antzezpenak antolatzeko gastuak, bai eta ikasle parte hartzaileei eman beharreko oroigarri eta diplomena ere, 2.245 euro egiten baitute guztira, "Euskara sustatzeko jarduerak" izeneko 421001 41400 4809 322900 kontusailaren kargura ordainduko dira, 2006ko aurrekontuetan horretarako onesten den gastuen aurrekontutik.
6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, bertan argitara daitezen.
7. Ebazpen hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile jaunari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Euskara Zerbitzuari, Euskararen Didaktika Atalari, Administrazio Bulegoari, Glotodidaktika Bulegoari eta Euskara Sustatzeko Bulegoari igortzea.
8. Ebazpen honen eta arauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2005eko abenduaren 16an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.
I. ERANSKINA
Euskarazko Gazte Antzerkiaren Topaketak. 2005/2006 ikasturtea
A R A U A K
1._Topaketen xedea
Topaketek xede dute Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko zein pribatuetan euskarazko antzerkigintzan aritzen diren taldeen arteko harremana sustatzea.
2._Parte hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publiko zein pribatuetan, B eta D ereduetan, eskolaturiko ikasleentzat da.
3._Topaketen ezaugarriak eta finantzazioa.
Talde parte hartzaileek gutxienez behin eskainiko dute antzezlana beren institutuan, eta beste behin Euskara Zerbitzuak topaketak egiteko hautatzen duen tokian.
Topaketetan Donibane Garaziko institutuko antzerki taldeak ere hartuko du parte. Bere lanetako bat antzeztu eta esperientzia partekatuko du topaketetako ikasle parte hartzaileekin.
Ikastetxeetako antzezpenak 2006ko maiatza baino lehen eginen dira. Topaketetarako deia maiatzaren azken astetik ekainaren lehen hamabostaldira bitarte eginen da.
Ikastetxe bakoitzak, gehienez, bi lan aurkezten ahal ditu.
Ikastetxe parte hartzaileek laguntza bat jasoko dute antzezlana antzeztearen gastuak ordaintzeko, bai eta obra zentroan berean antzezteari eta topaketetan parte hartzeari lotutakoak ere ordaintzeko.
Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, diru kopuru guztia (3.200 euro) banatuko da eskaera egin eta deialdiko arauak betetzen dituzten taldeen artean.
Ordainagiriak, ikastetxeko kontabilitatean artxibatuak, Hezkuntza Departamentuaren esku utziko dira, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
4._Eskabidea.
Topaketa hauetan parte hartu eta lanak antzeztu nahi dituzten ikastetxeek eskabidea aurkeztu beharko dute, ebazpen honen 3. eranskinari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuko erregistroan, Euskara Zerbitzuari zuzendua. Epea 10 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Jarduera egin eta gehienez hilabeteko epean eta, betiere, ekainaren 30a baino lehen, ikastetxe parte hartzaileek egindako jardueraren gaineko balorazioa egiteko inprimakia bete beharko dute eta Euskara Zerbitzuan aurkeztu, eskabidean adierazitako konpromisoa betetzeari begira.
5._Balorazioa.
Euskararen Didaktika Ataleko buruak eta zerbitzuko bi teknikarik osatutako Batzordeak eskabideak aztertuko ditu.
Eskabideak aztertu ondoren, Batzordeak deialdiaren esleipenaren gaineko ebazpena emanen du, eta bertan adieraziko ikastetxe bakoitzari egotzitako laguntzaren zenbatekoa.
6._Jurisdikzioa eta errekurtsoak.
Arau hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta arauak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, laguntzak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, aurretik, Hezkuntza kontseilariari zuzendurik, gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu baldin bada.
II. ERANSKINA
Euskarazko Eskola Antzerkiaren Topaketak. 2005/2006 ikasturtea
1._Topaketen xedea.
Topaketa hauek xede dute antzerkiak hezkuntzako tresna gisa duen balioa ezagutaraztea, bai eta euskarazko eskola antzerkiko jarduerak gustoko dituzten ikasle eta irakasleen arteko esperientzia trukaketa sustatzea ere.
2._Parte hartzaileak.
Ikastetxe publiko zein pribatuetako Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko B eta D ereduetan eskolaturiko ikasleentzat da. DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak ere onartuko dira, baldin eta eskolaturik badaude maila horiek behin-behinekoz eskaintzen dituzten ikastetxe publikoetan eta herri bereko ikastetxe publikoekin batera funtzionatzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan.
3._Antzerki saioen ezaugarriak eta finantzazioa.
Talde parte hartzaileek gutxienez behin eskainiko dute antzezlana beren eskolan, eta beste behin topaketa egiten den ikastetxean.
Ikastetxe eskatzaileek prosatuko dute topaketa zein ikastetxerekin nahi duten egin eta noiz.
Antzezpenak 2006ko maiatza baino lehen eginen dira.
Ikastetxe bakoitzak, gehienez, bi lan aurkezten ahal ditu.
Ikastetxe parte hartzaileek laguntza bat jasoko dute lana antzeztearen gastuak ordaintzeko, bai eta obra zentroan berean eta topaketa egiten den zentroan antzezteari lotutakoak ere ordaintzeko.
Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, diru kopuru guztia (4.000 euro) banatuko da eskaera egin eta deialdiko arauak betetzen dituzten taldeen artean.
Ordainagiriak, ikastetxeko kontabilitatean artxibatuak, Hezkuntza Departamentuaren esku utziko dira, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
4._Eskabidea.
Topaketa hauetan parte hartu nahi duten ikastetxeek eskabidea aurkeztu beharko dute, ebazpen honen III. eranskinari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuko erregistroan, Euskara Zerbitzuari zuzendua. Epea 10 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Jarduera egin eta gehienez hilabeteko epean eta, betiere, ekainaren 30a baino lehen, ikastetxe parte hartzaileek egindako jardueraren gaineko balorazioa egiteko inprimakia bete beharko dute eta Euskara Zerbitzuan aurkeztu, eskabidean adierazitako konpromisoa betetzeari begira.
5._Balorazioa.
Euskararen Didaktika Ataleko buruak eta Zerbitzuko bi teknikarik osatutako Batzordeak eskabideak aztertuko ditu.
Eskabideak aztertu ondoren, Batzordeak deialdiaren esleipenaren gaineko ebazpena emanen du, eta bertan adieraziko ikastetxe bakoitzak eginen dituen antzerki saioen zerrenda eta datak eta ikastetxe bakoitzari emanen zion diru kopurua.
6._Jurisdikzioa eta errekurtsoak.
Arau hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta arauak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, laguntzak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, aurretik, Hezkuntza kontseilariari zuzendurik, gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu baldin bada.
III. ERANSKINA
Parte hartzeko fitxa - Antzerki topakatetarako eskabidea. 2005-2006 ikasturtea
(Antzezlan bakoitzerako eskabide honen fotokopia bat aurkeztuko da)
Antzezlanaren ezaugarriak:
Titulua:
_Lan argitaratu bat izanez gero, honako informazio hau eman:
Titulua (antzeztu behar den obrari jatorriz emandakoa ez beste bat izanez gero):
Egilea:
Argitaletxea: ........................................... Urtea:
_Ikastetxean berean egokitutako antzezlan bat izanez gero:
Egokitzailea:
_Ikastetxean berean sortutako antzezlan bat izanez gero:
Egilea:
Generoa:
Argumentua (laburpena):
Antzerki taldearen ezaugarriak:
Ikastetxea: ............................................. Ikasturtea:
Hizkuntz eredua: .............. Ikasle parte hartzaileen kopurua:
Irakasle arduraduna:
Irakasle arduradunaren telefonoa:
Helbide elektronikoa:
Topaketak:
Antzezlana:
Non antzeztuko den:
Noiz antzeztuko den:
Hitza ematen dut behar denean antzezlanaren gaineko balorazioa eta inkesta beteko ditudala.
.....................(e)n, 200...(e)ko ..............aren .....(e)an.
Arduradunaren sinadura
Zuzendariak O.E.
Iragarkiaren kodea: F0601227