I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
ERABAKIA, 2006ko urtarrilaren 23koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Basaburuko Udalaren "Basaburuko goi-horniduraren hodia" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.
Basaburuko Udalak 2005eko azaroaren 3an egindako osoko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, aipatutako proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost egunez.
Jendaurrean egoteko epea bukaturik, Basaburuko Udalak, 2005eko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran harturiko Erabakiaren bidez, aurkezturiko alegazioen gainean ebatzi eta proiektua behin betikoz onetsi zuen.
Obrak garrantzitsuak eta presakoak dira, Basaburuko ur sanitarioaren hornidura kalitatekoa izanen dela aseguratzeko.
Nafarroako Gobernuak, Basaburuko Udalak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Basaburuko Udalaren "Basaburuko goi-horniduraren hodia" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Otsagabian, 2006ko urtarrilaren 23an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0601268