I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
6/2006 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 23koa, 2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean xedatutakoa betez, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen lansariak, hala nola eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak finkatzen dituena.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 41. artikulua betetzeko, E mailak 2006. urtean izanen duen oinarrizko soldata finkatu behar da. Kontuan hartuko da 2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritako igoera eta, halaber, aurretik bete beharko da 2005eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2004 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa.
Orobat, 2006ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen 11.3 artikuluko a) letran ezarritakoa betez, beharrezkoa da ordainketa kontzeptuen zenbatekoak eguneratzea, hau da, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan dauden funtzionarioen eskubide pasiboetan eragina dutenak eguneratzea.
Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko urtarrilaren 23an eginiko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari lotutako E mailako oinarrizko soldata finkatzea.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuari loturiko funtzionarioen lansariak E mailako oinarrizko soldata oinarritzat hartuz finkatuko dira; 2006rako zenbatekoa urtean 12.716,62 eurokoa da.
2. artikulua. Martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babesten ez dituen funtzionarioen eskubide pasiboetan eragina duten ordainsarien zenbatekoak zehaztea.
Eskubide pasiboetan eragina duten ordainketa kontzeptuen zenbatekoak, 2006rako, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak babestu ez eta Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartutako funtzionarioei dagokienez, honako hauek izanen dira:
M A I L A SOLDATA BIZITZA GAR. PLUSA
1 11.366,41 8.394,30
2 9.350,56 7.963,72
3 8.324,03 7.744,80
4 7.911,70 7.657,05
5 7.564,01 7.582,98
6 7.243,66 7.514,42
7 6.940,07 7.621,77
8 6.728,44 7.859,36
9 6.422,08 7.793,86
10 6.241,73 7.612,66
11 6.079,37 7.517,71
12 5.730,63 7.311,81
13 5.492,83 7.195,24
14 5.058,99 6.973,86
15 4.659,48 6.654,58
16 4.415,86 6.511,10
17 4.013,18 6.367,92
3. artikulua. Foru Diputazioaren 1981eko azaroaren 16ko Erabakiaren aplikazio esparruan sartutako osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko, kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak zehaztea.
2006rako, 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko, kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legeko Laugarren Xedapen Iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:
a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:
Soldata: 7.101,92 euro.
Fakultatiboaren lanpostua: 4.641,26 euro.
b) Osasun laguntzaile teknikoak:
Soldata: 4.104,64 euro.
Fakultatiboaren lanpostua: 3.713,30 euro.
c) Emaginak:
Soldata: 1.517,90 euro.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetariko lehena._Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.
Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetan bigarrena._Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzu eta biharamunean hartuko du indarra, eta ondorio ekonomikoek 2006ko urtarrilaren 1ean izanen dute hasiera.
Otsagabian, 2006ko urtarrilaren 23an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0601269